Hala bada, soinuarekin lan egiteko baliabide desberdinak ezagutzera emateko helburuarekin antolatutako ikastaroa da hau. Bi proiektu edo artisten artean banatuko da tailerra: Chicagoko TV POW hirukoteak azken hamar urteotan aipatu ezaugarriekin egin du lan, inprobisazioa, tresna dijitalak nahiz akustikoak, entzulego-sortzaile erlazioaren sakontzea... Eta antzeko zeozer erran dezakegu ADRIANA SÁ portugaldarrari buruz. Bere proposamena sentsore eta gailu desberdinekin sortutako soinu sistemen ikertzean oinarritzen da, espazioa eta soinuaren arteko erlazio bitxiak sortuz.
Lantegi hau ELEKTRONIKALDIA
jaialdiarekin elkarlanean antolatu zen.
ikus ARTELEKU TV Adriana Sá-rekin izandako elkarrizketa
+ info:
www.tvpow.netwww.druh.co.uk/adriana
www.elektronikaldia.org
KONTZERTUA
TV pow + ADRIANA SÁ
2004ko urriaren 10a igandea 19:00