TV Pow + Adriana Sá
Tailerra
2004/10/07 - 2004/10/10 | Arteleku

TV Pow + Adriana Sá

Parte-hartzaileak

Musika sortzeko bideak, moduak eta sistemak modu izugarrian ugaldu dira azken urteotan eta audiolabek, bere izaerarengatik, ahantzi ezin duen ezaugarria da hori.

Hala bada, soinuarekin lan egiteko baliabide desberdinak ezagutzera emateko helburuarekin antolatutako ikastaroa da hau. Bi proiektu edo artisten artean banatuko da tailerra: Chicagoko TV POW hirukoteak azken hamar urteotan aipatu ezaugarriekin egin du lan, inprobisazioa, tresna dijitalak nahiz akustikoak, entzulego-sortzaile erlazioaren sakontzea... Eta antzeko zeozer erran dezakegu ADRIANA SÁ portugaldarrari buruz. Bere proposamena sentsore eta gailu desberdinekin sortutako soinu sistemen ikertzean oinarritzen da, espazioa eta soinuaren arteko erlazio bitxiak sortuz.

 

Lantegi hau ELEKTRONIKALDIA

jaialdiarekin elkarlanean antolatu zen.

 

ikus ARTELEKU TV Adriana Sá-rekin izandako elkarrizketa

 

 

+ info:

www.tvpow.net

 

www.druh.co.uk/adriana

 

www.elektronikaldia.org

 

 

KONTZERTUA

 

TV pow + ADRIANA SÁ

 

 

2004ko urriaren 10a igandea 19:00


iCal
Dokumentu Akzioak