Slavek Kwi a.k.a. Artificial Memory Tracek eskainia
Koordinazioa: Audiolab
Data: Abuztuak 9tik 13ra
Izena emateko epea: Uztailak 29. Bidali zure datu pertsonalak zure CVa eta motibazio eskutitzarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera
Hortarako zenbait ariketa proposatuko dira, halanola: landa grabaketa saioak (ordutegi ezberdinetan, parte hartzaileen aukeren arabera), entzumenaren bidez ingurune ugariren esplorazioak, analisi, ikerketa eta eztabaidarako baliatuko diren materialen entzunaldiak... Parte hartzaile bakoitzak audio ediziorako softwarea kargatua duen ordenagailu eramangarria eta grabatzailea nahiz mikrofonia ekarri beharko du beraiekin. Artelekuk bi grabatzaile eta zenbait mikrofono jarriko ditu eskura.
Slavek Kwiren zenbait ohar
“Pertzepzioaren fenomenoa errealitatearekin mantentzen ditugun erlazioen oinarrizko determinante bezala ulertzean jartzen dut arreta. Hain da arraroa errealitatearen natura, batzuetan, esistitzen dela imajinatzea ere zaila egiten dela...”
Azken 30 urteak soinu inguruneekin eta “soinuzko margoak” deitzen ditudan gertakizunekin liluratuta pasa ditut. Audio-egoera konplexu hauek nagusiki leku jakinetan egindako lanak eta landa grabaketak dituzte oinarri, bereziki tropikoko urazpi, baso eta ekosistemeei arreta eskainiz. Ondorio gisara “belarrientzako zinema” modukoak bihurtzen diren kanale ugariko soinulanak eta dimentsio askotako soinu instalazioak sortzen ditut.
Tailer hau ZoOo ekitaldi egitarauaren parte da. Bigarren edizio honetan, animalien soinuzko unibertsoari erreparatu nahi dion ekitaldi saila da ZoOo, Donostiako CRISTINA ENEA Ingurumen Baliabideen Etxearekin eta Gasteizko PROYECTO AMARIKA PROIEKTUArekin elkarlanean osatua. Egitarau osoari buruzko informazio gehiago:
www.cristinaenea.org/zooo / www.arteleku.net/audiolab
Slavek Kwi soinu artista, konposatzailea eta ikerlaria da. 90. hamarkadatik Artificial Memory Trace ezizena erabili du, eta izen honekin argitaratu ditu bere konposizioak ezagun egin dituzten diskak eta nazioarteko bidumetarako ekarpenak. Eric La Casa bezalako alor bereko beste artistekin ere egin izan du lan, elkarlan hauen bidez Bourgeseko Musika Elektroakustikaren jaialdia bezalako lehiaketetan sariak jasoz. Aldiberean, haur autistei eta ikasteko zailtasunak dituztenei zuzendutako soinu tailerrak egiten ditu. Esperientzia hauek nagusiki entzumen ariketen eta behaketaren bidez sorkuntzarako estimuluak sustatzea dute helburu. Slavek Kwi Txekoslobakia ohian jaio zen, 14 urte pasa ditu Belgikan bizitzen eta 2000. urtetik Irlandan bizi da.