Data: Apirilak 29, arratsaldeko 19:00etan
Annie Mahtani, Birminghamen (Erresuma Batua) bizi den konposatzailea eta soinu artista da. Bere musika mundu errealetik ateratako soinuetan oinarritzen da, gero itxura aldatu, moldatu eta berregituratzen dituenak. Gaur egun, Birminghameko Unibertsitatean Konposizio Elektroakustikoari eskainitako doktoretza bukatu berri du. Beste artistekin elkarlanari ate bat beti irikita mantentzearen helburuarekin, bere musika-konposizioez gain, Anniek dantza eta antzerkirako lanak egin ditu, soinua eta mugimenduaren arteko erlazioak aztertuz.
Els Viaenek Belgikako Irrati Nazionalarentzako irrati dokumentariak sortzen hasi zuen bere ibilbidea. Geroztik, bere hastapenetako lanen soinuaren tratamendu errealista bestelako inguru abstraktuagoetara bideratu da, hortarako, soinu elektroniko eta ambientalaren erritmo naturalen musikalitatea erabiliz, berak gero collage modura lantzen duena. Horrelako soinuzko materialak zuzeneko emanaldietarako nahiz instalazio arkitektoniko eta bideoarte lanetarako jorratuz, Elsek eta bere musikak aldi berean organikoak eta naturalistak diren leku imajinarioetara bidaiatzera gonbidatzen du entzulea.
Informazio gehiago: www.anniemahtani.co.uk / www.aurallandscape.net