Biografiak
CHRISTA SOMMERER Nazioartean ezaguna den artista da baliabide informatikoekin burutzen dituen instalazioen alorrean egiten duen lana dela-eta. Bestalde, Austriako Linz-eko Artearen eta Diseinuaren Unibertsitateko irakaslea da. Bertan, Interfacearen Kulturaren Departamenduaren zuzendaria da. Japonian ere irakasle izan zen, Gifuko IAMAS International Academy of Media Arts and Sciences-en, eta Kyotoko ATR Media Integration and Communications Research Lab-en ikerlari. Canbridge USeko MIT CAVS-en, Champaign Urbana USeko Beckmann Institute-n eta Tokyoko NTT-InterCommunication Center-en ikerlari izan zen. Vienako Unibertsitatean biologia ikasi zuen; eta hiri bereko Academy of Fine Arts-en, eskultura. Laurent Mignonneaurekin batera aitzindari izan da ordenagailu bidezko instalazio interaktiboan. Hauetan: "Interactive Plant Growing" (1992), "Anthroposcope" (1993), "A-Volve" (1994), "Trans Plant" (1995), "Intro Act" (1995), "MIC Exploration Space" (1995), "GENMA" (1996), "Life Spacies" (1997), "Life Spacies II" (1999), "HAZE Express" (1999), "VERBARIUM" (1999), "Industrial Evolution" (2000) eta "PICO_SCAN" (1999/2000) eta "Riding the Net" (2000), "The Living Room" (2001), "The Living Web" (2002), "Nano-Scape" (2002), “Mobile Feelings" (2003) eta “Eau de Jardin” (2004). Bestalde, LEONARDO Journal MIT Press-eko nazioarteko editorea da beste batzuekin batera, eta Laurent Mignonneaurekin batera Art@Science liburua argitaratu du (Springer Verlag Vienna/New York (ISBN 3-211-82953-9). JUAN LUIS MORAZA Espainiar eskultorea. Bilboko Arte Ederretako Fakultateko lizentziatua da. 1983an Eusko Jaurlaritzak beka bat eman zion. 1990ean, Banesto beka jaso zuen, eta 1991n Kanpo Harremanetako Ministerioren beka. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izan ondoren, irakasle gonbidatua izan zen Cuencako Arte Ederretako Fakultatean, Marseillako Ëcole d´Art-en, Tiranako Unibertsitatean eta Madrileko Estetikako eta Teoriako Institutuan. Marisa Fernándezekin batera CVA kolektiboa sortu zuen (1980-1985); garai horretan, obra esperimentalak egin zituen, oso kontzeptualak; ondoren, eskultura aldera eboluzionatu zuen; bertan, objektuak, esanahian eta jasaten duen manipulazioaren perbertsioan, balio ilunak ditu, poetikoki trinkoak. Beuysen, Broodthaersen eta Oppenheimen eraginpean, Morazak balio ñimiñoak goresten ditu, aztarna arinekoak, harik eta memoriaren aztarna osatu arte ukimen baliabide arrunten bidez, zeinak nahastu eta gogorarazi egiten duten. Aipatzekoak dira bere bakarkako erakusketak Berini galerian (Bartzelona, 1991), Elba Benítez galerian (Madril, 1993), Amarika aretoan (Gastezi, 1994) eta Windsor Kulturgintza galerian (Bilbao, 1995). ALVARO MORENO Zientzietako filosofoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Logika eta Zientzia Filosofiako Departamenduko katedratikoa. Ikerketa interesak •Biologiaren filosofia eta zientzien filosofia orokorrean •Auto-organizazioa eta sistema konplexuak •Bizitza artifiziala •Kognizioaren jatorria J.J. MERELLO Granadako Unibertsitatean Fisika Zientzietan lizentziatua 1989an eta doktoregaia 1994an. Egun, unibertsitate horretako irakasle titularra da Unibertsitateko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Departamenduan, eta Ingeniaritza Informatikako eskolak ematen ditu ETSn. Ikerketa proiektuak asko dira eta aski desberdinak. Oro har zerikusia dute Bizitza Artifizialarekin, algoritmo genetikoekin (programazioaren edo aplikazioen ikuspuntutik, esaterako, algoritmo genetiko bat Mastermind-en ari da) eta sare neuronalak entrenatzeko. Txosten oso bat idatzi zuen Japonian egin zen ALIFE V hitzaldiari buruz. PC Maniak argitaratu zuen.
FEDERICO MORÁN Biokimikako eta Molekula Biologiako I. Departamenduko irakasle titularra Madrileko Complutense unibertsitatean, eta UCMren fundazioaren zuzendariordea. Zientzia Kimikoetan lizentziatua eta Biokimikako espezialitatean doktorea aipatu unibertsitatean. Doktore ondoko prestakuntza Bruselako Université Libre-n hasi zen, Chimie Physique II Departamenduan, Ilia Prigogine irakaslearen zuzendaritzapean. Ondoren, Estatu Batuetan, doktore ondoko egonaldiak egin zituen Los Argeleseko University of Southern California unibertsitatean, University of California Irvine unibertsitatean eta azken urteetan, Stanford University unibertsitatean. Egun, bertan ikerketa lankidetza emankor batean ari da. Irakaskuntzan, beti biofisikaren inguruan aritu da. "Biofísica: Procesos de Autoorganización en Biología" liburuaren egile da beste batzuekin batera. Gradu ondoko eta doktoregaiko ikastaro ugari zuzendu eta antolatu ditu. UCMko “Bioinformática y Biología Computacional” Masterreko zuzendari-koordinatzailea da. Lehen promozioa 2003koa da. Frantziako European School of Theoretical Biology eskolan zenbait ikastaro zuzendu ditu eta haietan parte hartu du. 1998z geroztik El Escorialen Complutense unibertsitateak dituen Zientzia arloko Udako Ikastaroen koordinatzailea da. 2000ko azarotik aurrera, Ciclo de Ciencia y Tecnología del Foro Complutense-ko zuzendaria da. Ikerketa lan etengabea Biokimika departamenduko Biofisika taldean burutu du, Biologia Teorikoaren alorrean eta Sistema Biologiko Konplexuen azterketan. Bestak beste, sare konplexuen dinamikarekin zerikusia duten gaien inguruan aritu da, (esaterako, sare metabolikoak), eta sare neuronalen auto-antolaketarekin, eboluzio molekularrarekin eta bizitzaren jatorriarekin zerikusia duten gaien inguruan. Ikerketa lanen ondorioz, zenbait kongresu eta bilera zientifiko antolatu ditu. aipatzekoa da “Third European Congress on Artificial Life (ECAL'95), Granada. Bertan, Antolaketa Komitearen lehendakari izan zen. Astrobiologiako Zentroaren kide fundatzailea eta Senior ikerlaria da (INTA-CSIC, NASA Astrobiology Institute-rekin bazkidetua). Bertan, Eboluzio Molekularreko Laborategiko zuzendaria da, eta eboluzio probiotikaren eta jatorri zelularren ikerketa lanaren zati bat egiten du. Nazioarteko argitalpen zientifiko ugari ditu. Biofisikaren testu liburuaz gain, beste liburu argitaratu ditu: "Advances in Artifical Life" eta "Orígenes de la Vida". Zenbait elkarte zientifikoren kide da, Espainiako Biofisika Elkarteako kide eta fundatzaile da.
JOAQUÍN IVARS Arte Ederretan doktorea Madrileko Complutense unibertsitatean eta Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua Malagako unibertsitatean. Zientzia Kognitibo Aplikatuetan unibertsitate aditua Malagako Filosofia fakultatean eta Diseinuko masterra Zinema eta Ikus-entzunezko ekoizpenean Madrileko europar unibertsitatean.
Arte eta Diseinu Saileko burua Madrileko europar unibertsitatearen Escuela Superior de Arte y Arquitectura eskolan. Unibertsitate horretako Arte Garaikidearen master Ofizialearen eta La Fábrica en Ingeniería Cultural-eko zuzendaritza taldeko kide.
Honako bekak jaso ditu: Fundación Marcelino Botín, Fundación Picasso, Casa de Velázquez eta Andaluziako Junta. Ikerketa lanak egin ditu ikusizko arteen norabidean, arreta jarriz balio-bikoiztasunean eta konplexutasunean hausnarketaren modernitatearen testuinguruan esku-hartzeko modu diren aldetik.
Ibilbide artistikoan, ardatz ditu diziplinen arteko erlazioa, eta egungo artean, pentsamenduan, zientzian eta gizartean ematen diren fenomeno konplexuak. Horiek instalazioen, ekintzen, specific-site esku-hartzeen, bideoen eta bideo-instalazioen bidez plazaratzen ditu. Bakarkako erakusketa asko egin ditu (Centro Andaluz de Arte Contemporáneo Sevillan; Galería Raquel Ponce eta el Ojo atómico, Madrilen; Contemporary Art Factory; Tokion, Nishijin Kitaza, Kyoton; Artissima, Turinen; Sala Moreno Villa eta Museo Municipal, Malagan; sala Cruce, Madrilen; Galería Cavecanem, Sevillan; eta abar), Eta kolektiboak (ARCOko zenbait ediziotan, MAD 03, Overgaden, Fundación Botín, Centro Andaluz de Arte Contemporáneo, Galería Juana de Aizpuru, Artissima, Nishijin Kitaza, Off Limits eta abar) Espainian, Japonian, Austrian, Danimarkan, Italian, Zerdeinian, Dominikar Errepublikan eta Frantzian. Obras asko bilduma pribatu eta publikoetan daude.
Azken luzean, editore lan handian ari da. Estrabismos bilduma (Malagako Diputazioaren Edizioen Zentroa) jarri zuen abian, eta bertako zuzendari da beste batzuekin batera; halaber, Versiones aldizkariaren zuzendari da beste batzuekin batera. Teorías y cultura visual contemporáneas, UEM, Madril; UEMren Nolens Volens aldizkariaren editore kontseiluko kide. Madril. JULIO FERNÁNDEZ ESTOLAZA Biologian lizentziatua UCMeb eta EHUko Logikaren eta doktorea Zientziaren Filosofiako Departamenduan. VIDA ARTIFICIAL, beste batzuekin batera. Fulbrigth Visiting Scholar izan da University of Chicago unibertsitatean. 1997-2000 urteetan zehar Donostiako Zientzi Museoaren edukiak eraikitzeko lanak koordinatu zituen. 2002an, Iñigo anaiarekin batera, LaFábricaDeCosasBonitas sl sortu zuen. Marko horren barruan honakoetan hartu du parte: ACCION GUERNICA (gerratearen aurkako manifestapenetan egindako pintura kolektiboa, UNren New Yorkeko egoitzara bidalia); NACIONALISTAS SIN FRONTERAS (Okupgrafe-en “Imágenes para la superviviencia en el primer mundo” lehiaketara aurkeztua; RACISMOMATON (kaleko makina bat, erabakitzen zuena norberak maiteago ote duen ez etorkina etorkina baino); ANA (robot bat Rostocken G8ren aurka manifestatzeko). Egun, CIP batean ari da irakasle bezala. ABELARDO GIL-FOURNIER Abelardo Gil-Fournier (Salé,1979) fisikoa da UCMen eta goi ikasketetan hasi zenetik arte, zientza eta baliabide berriei buruzko proiektuetara dago emana. Madrileko medialab-en egin du lan eta honako artistek teknologiari eta gizarteari buruz egiten dituzten proposamenetan hartzen du parte: Daniel Miracle (neokinok.tv), Daniel García Andújar (Technologies to the People), María Andueza (mariaandueza.wordpress.com) eta FAM arkitektura estudioa. Egun, doktoregai bat egiten ari da UAMen XX. mendeko jokoari eta zientziari buruz, eta ikerketa bat burutzen ari da. osagarri dena jokoaren eta komunikazioaren inguruko The Croopier (www.croopier.com) online proiektuarekin. Honakoetan izan ditu erakusgai lan batzuk: Fondos Artísticos de la Fundación General Complutense, Banquete 05, Ambdós hemisferis/Amb dos hemisferis, Digital Transit, Ffractarq eta Mirador 05. Honakoetan eman ditu hitzaldiak arteari eta zientziari buruz: Comafosca, Node d'art i pensament à Alella, Campusparty'07 eta Madrileko 2006ko liburu ferian. Sari hauek jaso ditu: arte plastikoen Joven 2006 saria (Madrileko Complutense Unibertsitatea) eta, 1999an, Premio Nacional Sociedad de la Información (Hezkuntza eta Kultura Ministerioa).
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
naia. (2010, julio 19). Biografiak. Retrieved noviembre 21, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/laborategiak/arte-eta-teknologia-laborategia/artxiboa/y-y-y-artea-eta-konplexutasunaren-zientziak/biografiak.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|