Alberto Cerro// Soinu Plastikoa.Alberto Cerro// Soinu Plastikoa. Piezak proposatzen diguna ukiezina, soinua alegia, ukigai bihurtzeko ideia da. Soinuari berez belarriari ez dagozkion adjektiboak eransten dizkiogu, esaterako: distiratsu, zimur, heze, ustel... Soinu plastikotasuna esatean, soinua moldatzea ari naiz aipatzen. Moldatze horren forma, berriz, material moldagarriaren araberakoa izango da, buztina, lohia, basa, plastilina eta beste hainbat izan baitaitezke. Materialari sentsoreak jarriko zaizkio barnean, hala nola fleximetroak, azelerometroak, mikrofonoak… hain zuzen datuak konputagailu batean konpilatu eta soinu bihurtu ahal izatearren. Material moldagarri bat baino gehiago egongo da, eta sintetizadore analogo baten antzera konektatu eta elkarrekintzan jardun ahal izango dute. Erabiltzaileak modulu horiek moldatu eta elkarrekin konektaturik, soinu-eskultura elkarreragileak sortuko ditu.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
naia. (2009, julio 15). Alberto Cerro// Soinu Plastikoa.. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/laborategiak/arte-eta-teknologia-laborategia/artxiboa/interactivos-09-arteleku.-gertakari-mistoak-euskarri-hibridoetan/proiektu-aukeratuak.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|