Zuzendaritza: BESTIARIO (Santiago Ortiz, Miguel Cardoso, Tiago Henriques)
Datak: abuztuak 10etik 28ra.
Proiektuen harrera data: uztailak 26.
Kolaboratzaileak, abuztuak 3.
8 proiektu hautatuko dira: laburpenaren argitalpena webgunean.
Argazkia: BESTIARIO.
Partehartzaileak: Manuel Lima
www.mslima.com/, www.visualcomplexity.com), Fabien Girardin
http://www.girardin.org/fabien/), Angela Zoss
http://ivl.slis.indiana.edu/
Izena emateko fitxa: bidali zure datu pertsonalak zure CV-arekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera.
Tailer honen helburua da ikuspegi zientifikoa arte adierazpenarekin elkartzea datuen bistaratzearen bidez. Egungo gizartean informazioz gainezka bizi gara, baina azterketa esanguratsuak edo gogoeta aipagarriak lortzea bereziki zaila izan daiteke. Informazioa antolatzea, ikuspegi desberdinak ekartzea, azterketa erraztea edo estalita dagoena ikusgai jartzea gogoeta aipagarriak katalizatzeko xedez artistak sarritan egin beharreko zereginak dira, batzuetan ikertzaile pribatuaren jarreraz, beste batzuetan intuizioa arma bakarra duela. Horrenbestez, egokia dirudi artistari bere ikerketak beste ikuspegi batzuetatik egitea ahalbidetuko dioten tresna kontzeptual eta teknikoak eskaintzea.
GIZABANAKOA ETA INGURUNEA
Datuak bistaratzeko lantegia.
Arteak eta zientziak historikoki partekatzen dute gizabanakoa eta ingurunea aztertzeko eta irudikatzeko interesa. Bi alorretan hain nabaria ez izan arren, gizabanakoaren eta ingurunearen arteko loturak ere badu garrantzirik. Azken hamarkadetan, sarea eta harremana kontzeptuak muntako bihurtu diren garaian, aldaketak gertatu dira ikuspegian eta paradigman, bai artearen baitan, bai zientziaren baitan, informazioa maila desberdinetan –alderdien eta osotasunaren artean– trukatzeari dagokionez.
Informazioa bistaratu ahal izateko, argi dago datuak beharrezkoak direla. Alabaina, ez dago hain agerikoa datuok non aurki daitezkeen. Badakigu, jakin ere, gero eta informazio gehiago metatzen dela (eta zirkulazioan jartzen dela) pertsonei buruz, pertsonen arteko harremanei buruz, pertsonen tokiko inguruneei eta ingurune globalei buruz. Datuak aztarna uzten duten neurketen edo ekintzen gainekoak dira. Bi bide horien bitartez metatzen den informazioa era esponentzialean handitzen ari da. Eta, datu horiek gu abailduta utzi gabe, datuok irakurtzeko interesak artearen, zientziaren eta teknologiaren barizentroan kokatuta dagoen jakintza-adar bat sustatu du: informazioa bistaratzea.
Lantegi honetan, gizabanakoari eta inguruneari buruzko datuez baliatzen diren proiektuak sortuko ditugu. Proiektu horiek talde hauetakoren baten barruan sar daitezke:
Gizabanakoei buruzko informazioa bistaratzea
(egoviz, gizabanako batek bere buruari buruzko informazioa ematen baldin badu)
Gure kultura teknologizatuan, gizabanakoek informazioa sortzen dute eta aztarnak uzten dituzte interneten, beren eta besteren ordenagailuetan eta beste hainbat gailutan. Gero eta ohikoagoa da, web 2.0-ren zerbitzuei esker, pertsona batek saretik informazioa digitalizatu ahal izatea bere lagun, bidaia, irakurketa edo sinismenei buruz, edota gutun astral, berriketa ugari, aipamen etiketatuei buruz eta egunero gaurkotzen diren gogo-aldarteei buruz, eta baita bere osasunarekin zerikusia duten datu teknikoei buruz ere…
ikus: http://flowingdata.com/category/self-surveillance/ y
http://flowingdata.com/2008/09/12/23-personal-tools-to-learn-more-about-yourself/
Inguruneei buruzko informazioa bistaratzea
Estatuek eta enpresek informazioa daukate eskala handiko inguruneei buruz, eta gero eta presio handiagoa dago datu horiek jendaurrean aurkez daitezen. Manuel Limak hitz egingo digu ingurunearen gaineko datuei buruzko informazioa bistaratzeak duen garrantziaz:
http://www.visualcomplexity.com/vc/blog/?p=450
Gizabanakoen eta ingurunearen arteko loturari buruzko informazioa bistaratzea
Lantegi honek gizabanakoaren eta ingurunearen arteko lotura bistaratzeko proiektuak egiteko ideiak aurkeztea du erronkarik handiena, eta, aldi berean, mota horretako datuak aurkitzeko moduari buruz hausnartzea. Ziur aski, aukerak sor daitezke gizabanakoa soilik edo ingurunea soilik aintzakotzat hartzen duten proiektuak nahastuz gero.
Pertsonen eta inguratzen gaituenaren arteko lotura irudikatzea garrantzi politiko handikoa da, ekintza horrek informazioa eskaintzen digulako inguruneak gizabanakoarengan duen eraginari buruz, eredu positibo eta negatiboak identifikatzen laguntzen digulako, gizabanakoak ingurunean duen eraginaren berri ematen digulako, eta, ondorioz, estrategiak identifikatzen laguntzen digulako, eragindako aldakuntzak positiboak izan daitezen.
Publiko orokorrari irekitako hitzaldiak:
Abuztuak 12, 19:00tan. Angela Zoss.
Abuztuak 19, 19:00tan. Fabien Girardin.
Abuztuak 22, 12:00tan. Manuel Lima. 19:00tan, erakusketaren inaugurazioa.
ARAUAK
Helburuak
Tailer honen helburua da ikuspegi zientifikoa arte adierazpenarekin elkartzea datuen bistaratzearen bidez. Egungo gizartean informazioz gainezka bizi gara, baina azterketa esanguratsuak edo gogoeta aipagarriak lortzea bereziki zaila izan daiteke. Informazioa antolatzea, ikuspegi desberdinak ekartzea, azterketa erraztea edo estalita dagoena ikusgai jartzea gogoeta aipagarriak katalizatzeko xedez artistak sarritan egin beharreko zereginak dira, batzuetan ikertzaile pribatuaren jarreraz, beste batzuetan intuizioa arma bakarra duela. Horrenbestez, egokia dirudi artistari bere ikerketak beste ikuspegi batzuetatik egitea ahalbidetuko dioten tresna kontzeptual eta teknikoak eskaintzea.
Tailerraren alde orokorrak
Metodologia:
Tailerrak ikertze, ekoizte eta ikaste kolektiborako plataforma izan nahi du, eta horretan oinarriturik, aukeratutako proiektuei ahal denik eta laguntzarik handiena eman garatuak izan daitezen. Proposamenak diziplina askotako lan taldeetan garatuko dira: egilea edo egileak eta lankide interesdunak. Horiek guztiek irakasleen laguntza kontzeptuala eta teknikoa izango dute.
Hautatutako proiektuak zabalik egongo dira nahitaez tailerrak irauten duen aldian, eta hala egongo dira, proiektuko piezen garapenean lagun ditzaken edonork parte hartzeko aukera izan dezan. Hala bada, bi modutara parte hartu ahal izango da tailerrean:
1 – proiektuaren sustatzaile gisa
2- hautatutako proiekturen bateko lankide gisa.
Proiektuak hautatu ondoren, uztailaren 26an, iragarpen berri bat argitaratuko da, obren ekoizpen prozesuan lankide gisa parte hartu nahi dutenentzat.
Proiektu hautatuak gauzatzeko behar diren baliabide guztiak jarriko ditu Artelekuk parte-hartzaileen eskura, betiere ahal duen neurrian.
Eskakizun teknikoak:
Batzorde hautatzaileak xehetasun osoz aztertuko du ea proiektuek teknikoki
bideragarriak diren. Hori dela eta, balorazio positiboa emango die eskakizun
tekniko eta espazialak argi eta garbi zehaztu dituzten proiektuei.
Proiektuak Artelekun gauzatuko dira, eta Artelekuk,
hautatuak izan diren proiektuak gauzatzeko ekipo eta oinarrizko baliabideak
jarriko ditu, baldin eta proposamenak egin dituztenek aldez aurretik eskatzen
badituzte.
Batzorde hautatzaileak zalantzaren bat balu eskakizun teknikoren bati buruz,
proposamena egin dutenekin jarriko litzateke harremanetan zalantza hori argitze
aldera.
Lanerako espazioa:
Lana egin eta erakusteko lekuak 255 metro koadroko azalera hartzen du, eta
aukeratutako proiektuen egile guztiak lan egingo dute bertan. Proiektu
bakoitzari lan egiteko leku bat emango zaio, proiektuaren ezaugarri tekniko eta
espaziala nolakoa. Lanerako leku partekatu honen ezaugarrietara egoki
daitezkeen proiektuak aukeratuko dira.
Batzorde hautatzaileak zalantzaren bat balu eskakizun espazialen bati buruz, proposamena egin dutenekin jarriko litzateke harremanetan zalantza hori argitze aldera.
Lanerako hizkuntzak:
Tailerra hein batean ingelesez emango da, baita ere, baina itzulpenik gabe.
Ostatua eta bidaiak:
Hautatutako proiektuen egileek, Donostiatik kanpo bizi direnek, ikasleen
egoitza batean ostatua hartzeko aukera izango dute, betiere aurretiaz eskatuta.
Hautatutako proiektu bakoitzeko pertsona baten joan-etorrietako gastuak ere ordainduko dira.
Izena ematea:
Tailerrean parte hartzeko interesa duenak on-line
bete eta bidali behar du behealdean agertzen den eskabidea.
Izena emateko epea 2009ko uztailaren 26an
bukatuko da.
Informazio gehiago:
Informazio gehiago nahi duenak jo beza helbide elektroniko honetara: arteleku@gipuzkoa.net
Ebazpena
Tailerreko irakasle eta Artelekuko ekipoak osatuko dute batzorde hautatzailea .
Proiektuak baloratzea
Honako alde hauek izango dira kontuan proiektuak hautatzerakoan:
· Proiektuaren kalitatea.
· Proiektua INFORMATION KINETICS: EGOVIZ
tailerraren helburu orokorretarako eta planteatzen diren gaietarako egokia
izatea.
· Proposamena teknikoki bideragarria eta argia izatea.
· Lankidetzari irekia izatea.
Ebazpena argitaratzeko egun eta lekua
Ebazpena uztailaren 13an argitaratuko da Artelekuren web orrialdean (www.arteleku.net).
Posta elektronikoz ere emango zaie ebazpenaren berri eskatzaile guztiei.
Emaitzen erakusketa
Tailerra amaitu ondoren, garatutako prototipoak jendaurrera jarriko dira Artelekuko instalazioetan 2009ko abuztuaren 22tik 29a arte.
Hautatuen betebeharrak
Pertsona hautatu edo kolektiboek tailerrera joateko konpromisoa hartuko dute. Eta proposatutako proiektuak, ahal duten neurrian, amaitzeko konpromisoa hartuko dute.
Pertsona hautatu edo kolektiboek aurretiaz eskatu eta esleitutako ekipoak erabili ahal izango dituzte. Aurreikusi ez den edo onartu ez den material edo ekipoen alokairuetan egindako gastua proiektuaren egileek ordaindu behar dute.
Gauzatutako proiektuak egile eta egileen jabetzakoak izango dira. Alabaina, proiektu horiek festibal eta erakusketetan erakusten badira, edota proiektuen irudiak katalogo edo web orrialdeetan erreproduzitzen badira, Artelekuk egindako INFORMATION KINETICS: EGOVIZ tailerrarekin duten erlazioa eman behar da jakitera. Era berean, proiektuen garapenean lagundu duten pertsonen izenak ere jakinaraziko dira.
Egindako proiektuak katalogo inprimatuetan eta Artelekun erakutsi ahal izango dira
Tailer honetan parte hartzeak bertako arau guztiak onartzea dakar
Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko 3 kreditu eskura daitezke.