Artea, sareak eta 2.0 ekosistemak
Mintegia | Tailerra
2009/10/01 - 2009/10/31

Artea, sareak eta 2.0 ekosistemak

Parte-hartzaileak

Foro birtual bat da hau, jardun artistikoen produkzioaren testuinguruan sareen egitekoa, lan dinamika eta 2.0 ekosistema batekin duen lotura aztertuko dituena. Jardun horiek aztertuko ditugu, eta horiez gain Web 2.0 deritzonaren egitura eta dinamika propioak ere aztertuko ditugu, ikuspuntu filosofiko, sozial, politiko, biologiko, fisiko, ekonomiko eta ekosistemikoetatik.

Koordinazioa: Pau Alsina

Gonbidatuak: Josep Perelló, Raquel Rennó, Eugenio Tisselli, Pau Waelder

 Parte hartzaileak: 20

Izen-emateko epea: Irailak 23. Zure datu pertsonalak bidali CVa eta motibazio eskutitzarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke.

 

Azalpena:

Azken urte hauetan sareek garrantzi handia hartu dute, honelakoak azaltzeko erabili izan baitira: gizarte harreman berriak, sarean informazioa modu askean banatzea, gizataldeen antolaketa egiturak (hacker, fan, ekintzaile, erresistentzia taldeak) eta birus biologiko eta informatikoen transmisioa.

Artearen alorrean aspaldi hasi ziren sareak produkzio eta hedapeneko euskarri gisa erabiltzen. Hasieran, Internetaren ezarpen eraginkorragatik eta ondorioz sortutako lan metodoengatik hasi ziren erabiltzen. Gero, sareen erabilpenaren ahalmen, muga eta inplikazio politikoen zeharkako hausnarketa ere aipatu behar da. Foro honen xedea da ikuspuntu ezberdinetatik sareei buruzko teoriak aztertzea, paralelismoak, antzekotasunak eta ezberdintasunak ezartzea eta elkarguneak edo eztabaida guneak bilatzea horiekin lotutako prozesuak argitzeko asmoz.

Eduki teorikoak:

I.- Sare eta ekosistemen testuinguru teoriko-historikoa (alor sozial, teknologiko eta biologikoan) II.- Protokoloak eta botere-egitura horizontala III.- Botere egiturak/dinamikak sareetan IV.- Lankidetza dinamika produkzio kultural eta artistikoan V.- Aditu/ez adituen arteko harremana sareen egituretan VI.- Amaitutako lana, bidean dagoen lanaren aurrez aurre

 

Proiektu tailerra:

Tailerra edozein lanbidetako jendeari zuzenduta dago: artistei, ingeniariei, geografoei, arkitektoei, programatzaileei, diseinatzaileei, musikariei edo hackerrei, profesionalak direla edo zaleak direla.

 

Metodologia:

Ikastaroa lau astetako foro birtual bat da. Bertan, topiko garrantzitsuenei buruz eztabaidatuko da eta baita arte, sare eta ekosistemei buruzko egungo ikerketen egoerari buruz ere.

---------------------------------------------------

 

Biografiak:

Pau Alsina Universitat Oberta de Catalunyako Arte eta Humanitate Ikasketetako irakaslea da. Artnodes, UOCko arte, zientzia eta teknologia espazioko zuzendaria da. Internet Interdisciplinary Institute/IN3ko arte, kultura eta teknologia ikerlaria. Arte, pentsamendu eta kultura digitalari buruz hainbat artikulu, saiakera eta liburu idatzi ditu. Hainbat erakunde publiko eta pribaturekin informazio eta komunikazio kultura eta teknologien gaietan parte hartu du eta parte hartzen du. Yasmin, Mediterraneoko arte, zientzia eta teknologiaren nazioarteko sareko kidea eta sortzaileetarikoa da, eta baita LABS proiektuarena ere, Leonardo/International Society of Art, Science and Technologyrekin batera.

Josep Perelló Bartzelonako Unibertsitateko Funtsezko Fisikako Departamentuko irakasle agregatua da. Fisikan lizentziatua eta doktore da, ekonofisikan espezializatua. Ikerketak eta irakaskuntza idazle eta zientzia komunikatzaile lanekin uztartzen ditu, Zientzia eta Arteak senidetzean ahalegin handiak eginez. Duela gutxi Teoria de l'striptease aleatori

(Ed. 3i4, 2004) argitaratu du. Egun Arts Santa Monicako Zientzia eta Arte Departamentuko arduraduna da.

 

Raquel Rennó Sao Pauloko Universidade Catolica Pontifician Komunikazio eta Semiotikan doktore da (2007), ICAko ikerlaria (Institut Catala D'Antropologia) eta CNPQkoa (Brasileko Conselho Nacional de Desenvolvimento Cientifico e Tecnologico) eta FILE komite zientifikoko kide da (Brasileko Festival de Linguagem Electronica).

Kultura digitalari buruzko esperimentazio proiektuetan artista eta ikerlariekin parte hartzen du Frantzian eta Espainian, eta bere lanak besteak beste ZKM, Laboral, MediaLab Madrid, Viper Festival zentroetan aurkeztu ditu.


Eugenio Tisselli
programatzailea, poeta, artista eta Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea da, Mexiko Hirian jaio eta Bartzelonan bizi da. Bere ikerketa alorra interfaze fisikoak diseinatzea eta software multimediak sortzea da. Programatzaile gisa aplikazioak garatu ditu hainbat artistarentzat. Besteak beste Antoni Abad, Marcel·lí Antúnez eta La Fura

dels Bausekin lan egin du. José Lozanorekin batera diziplinarteko Vaina Systems taldearen sortzailea da. Banakakoen artean azpimarragarria da MIDIPoet, testu zatiak eta/edo maneiatu daitezkeen irudiak sortu edo interpretatzeko.

 

Pau Waelder arte kritikaria, komisarioa eta arte eta kultura digitalaren ikerlaria da. Media Arti buruzko nazioarteko sinposio ugaritan parte hartu du, eta bere ikerketak arte, bideojoko eta kultura digitalari buruzko liburuetan argitaratu ditu, besteak beste, Extending Experiences. Structure, Analysis and Design of Game Player Experience (Rovaniemi: Lapland University Press, 2008). Metapaisajes (Fundació Pilar i Joan Miró a Mallorcako Pilar eta Joan Miró Fundazioan/ Hamburgoko Deichtorcenter-en) eta FLOW (Mallorcako Andratx herriko CCAn) bezalako erakusketetan komisario izan da. Arte eta kultura digitalari buruzko web esparruetan parte hartu du, hala nola, Rhizome (New York) eta Artnodes (Bartzelona), eta aldizka-aldizka arteari buruzko kritikak argitaratzen ditu ondorengoetan: Diari de Balears, Furtherfield, Magazine du CIAC, ASPECT, Vernissage TV eta a::minima. Egun, art.es arte garaikideari buruzko aldizkariko media art.es saileko editorea da.
iCal
Dokumentu Akzioak