mediateka

Mediateka osatzen duten obren fondoak XX eta XXI. mendeetako arte sorkuntza jorratzen du, eta euskal artean dago espezializatuta. Fondo dokumentalean biltzen dira 33.568 dokumentu, batez ere erakusketa katalogoak, monografiak, aldizkariak, fanzinak, cdak, cdromak eta dvdak. Napartheid fanxinoteka, beste inon topatuko ez duzun bilduma, Artelekun dago erakusgai (3969 ale, 59 herrialde, 30 hizkuntza). Bideotekan bideoarte bilduma garrantzitsu bat dago, bertan Espainiako zein nazioarteko artista nabarmenen produkzioa aurki daitekeelarik. Zinema ez komertzialen filma bilduma dvdan ere badago. Pepe Espaliúk Artelekuri oparitutako liburutegi pertsonala mediatekan kokatua dago. Zentroak une honetan ondorengo zerbitzuak eskeintzen dizkie erabiltzaileei: Material eta iturri bibliografiko dokumentalei buruzko orientazioa eta aholkularitza. Dokumentazioa eta jatorrizkoak eskura jartzea fotokopia edo maileguen bidez. Eta liburuak, bideoak eta cdak maileguan uztea irakurle txartela erakutsi ondoren. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik arratseko 7ak arte. posta: garrillaga@gipuzkoa.net

mediateka
Tamaina osoko irudia ikusteko egin klik…
Tamaina: 196.1 kB
Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. arteleku. (2009, julio 02). mediateka. Retrieved marzo 28, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/info/baliabideak/copy_of_mediateka. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License