Joko serioak gaizki: diskurtso prozedurala eta sorkuntza politikak jokoaren inguruan*


Ez da kointzidentzia kosmiko bat, ez eta lizentzia sortzaile bat artikulu honen izenburuak Miguel Nogueraren gag grafikoaren (Cristo Mal) parafrasi bat izatea. Noguera –hala zioten Zemos98koek– ohiko diskurtso kontserbadoreen aurkako arma bat da, nolabait ere; eta politikoki zuzenaren inperioaren aurkako boikot isil horretan, horren azpian gordetzen diren sistemaren aurkako kritiketan, jokoen inguruan ditugun pentsamendu xumeen paradigma heroiko bihurtzen da komikoa.


Ez dugu humoreari eta bideo jokoei buruz hitz egingo, eta ez dugu gainbegiratuko komedia, ironia, parodia edo absurdua baliabide estilistiko gisa erabiltzen dituzten joko komertzialen zerrenda, baina bai, ordea, nola diskurtso arrazional, sistemiko, prozedural eta irmoek joko garaikidearen eremua hertsatzen duten. Jarrera horiek dakarten konnotazio etiko, politiko eta ideologikoak izango ditugu hizpide, eta halaber arrazoiaren zurruntasun hori saihesten duten zenbait kasu bitxi.


T3_SANCHEZ_EU.pdf — PDF document, 82Kb
Dokumentu Akzioak