Teoria estetikoa eta ingurune naturala: hurbiltze bat
* Honako hau paperean argitaratutako artikuluaren bertsio osatua da.
Pentsamendu filosofikoak jorratu dituen arloetan gutxi dira argitasunari «estetika» izeneko arloak adina eragozpen jarri dionik. Estetikaren urak uherrak badira ere, asko eta asko dira bertan murgildu direnak argitasunaren bila; agian, beste inon baino gehiago. Zimendu ahulak dituela nabarmena izan arren, beste leku gutxitan bezala jarraitu nahi izan da bertan eraikitzen. Azken mendeko filosofia testuekin corpus linguistiko bat eratuko bagenu, argi ikusiko litzateke «estetika» hitzaren eta bere deklinazioen nonahikotasuna, eta aldi berean ohartuko ginateke zein leku gutxitan ahalegindu garen bere oinarriak argitzen. Egiteko dagoen azken zeregin horretara bideratu behar dira, hein batean edo bestean, arlo horretan ikertzen ari direnen ahaleginak. Edota, gutxienez, ahalegin horiek ez ditugu oztopatu behar.
IZAGIRRE_EU.pdf — PDF document, 580Kb