Soinu paisaiaren barrutik hizketan
Hör Upp! Stockholm Hey Listen! en aurkeztua
Ekologia Akustikoaren inguruko Biltzarra, 1998ko ekainaren 8 -13
Trenez nindoan Stockholmera. Eurorail txartela neukan eta lehen klasean bidaia nezakeen. Trena abiatu eta hamar minutu eskasetara, inguratzen ninduten negoziogizonek (ni nintzen emakume bakarra) beren telefono mugikorrez deiak egiteari ekin zioten. Nik lan pixka bat egin nahi nuen, eta haserretu egin nintzen. Altxatu eta zera esan nien bi gizonezko hurbilenei: «Barkatu, baina hau bulego bat da, edo tren bat?». Haietako batek erantzun zidan, «Ez badituzu gure elkarrizketak aditu nahi, gela berezi batera joan zaitezke», eta bagoiaren atzealdea erakutsi zidan hatzaz. Erantzun nion, «Ez zait iruditzen nire lekutik mugitu behar dudanik, erreserba daukat eta. Beharbada telefonoz deika ari direnek joan beharko lukete gela horretara». Biok urduri geunden. Orduan berak esan zidan bi pertsona elkarrizketan ariko balira nigandik hurbil ozentasun berdinez hitz egingo luketela, eta esan nion, «Ez, niri iruditzen zait telefonoz ari den jendea askoz ozenago mintzatzen dela». Esan zidan berari ez zitzaiola hala iduditzen, eta gainera ez zuela nirekin hitz egiteko gogorik.
WESTERKAMP_EU.pdf — PDF document, 699Kb