Paisaia kulturala
Nekazaritzatik abiatuta eta paisaiaren diseinua lantzeko garaian, gure kezka kulturalak izugarrizko eragina du. Herri guztienak bezala, gure herriaren bizikera eta bizi duen lurraldearen historia batera doaz. Gure lurretan gure kultura guztiak daude, gure amaren amaren amak pentsatu eta egiten zuena barne. Hau dela eta guk sortu, landu, eratu, sustatu egiten ditugun paisaia guztiak kulturazkoak dira; estetika hutsetik urrun. Ez gara ikuskizun soila diren paisaietan bertan gozo gelditu zaleak. Paisaia lurraldearen antolaketa da, ekonomia da, hirigintza da, bizi kalitatea da, iraunkortasuna da, auzolana da, politika da... paisaia herria da.
ERREKONDO_EU.pdf — PDF document, 796Kb