Kanpoko espazioan
Dena aldatu da berriz. Ostera ere
Testu hau idazten ari naizen bitartean, 2010eko udan, telefonia mugikorreko operadoreak Espainian merkaturatzen ari dira Appleren iPhone telefono enblematikoaren laugarren belaunaldia. Komunikabideetan irteerarekin batera ikusitako irudiak hain bihurtu dira ohiko, non produktua iragartzen duen esloganari ez baitzaio nolabaiteko sarkasmo kutsua falta: «Dena aldatu da berriz. Ostera ere». Berriro gertatu dira dendetako ilara amaiezinak TBko informazio saioak erakartzeko, salgaien eskasia kalkulatua, askorentzat ezinezko egiten duena produktua lortzea, eta telefonia konpainiei ordaintzen dietenen sumin etsia, konpainia horiek linea berri bat kontratatzearen ekintza estortsio-bide sofistikatu bihurtu baitute.
DEVICENTE_EU.pdf — PDF document, 1542Kb