Irudimenaren kontrabandoa
Borgesek dio literaturaren historia, finean, metafora gutxi batzuen historia dela, eta zenbait nabarmentzen ditu: ibaia denbora da, bizitza amets, begiak izar dira, emakumeak lore… beraz, agian errealitate osoa ere metafora gutxi batzuen bitartez azal liteke. Hala balitz, zein lirateke metafora horiek?
Kode kulturalak errealitate biren arteko mugak dira, arantzelak ezartzen dituzten aduanak. Zulo karratuan sartzen den pieza karratua ez da zulo borobilean sartzen, eta moldatu ezean, zulo-borobildarrek ezingo dute pieza karratuaren mezua jaso. Kasu horretan, ordea, agian piezak ez du zentzurik izango karratutasunik gabe. Eta zenbat pieza daude ideien merkatuan? Auskalo, galdera horren erantzuna merkatuak berak ere ez daki eta. Kasu honetan, pieza bat hautatuko dut aztergai, merkatu jakin batean: metafora bertsoen salerosketan.
PAYA_EU.pdf — PDF document, 150Kb