Habitzateko moduko mundua da fizkioa

Hasia zen eguna guretzat, baina ilun zegoen oraindik, hotz egiten zuen, negua zen. Eztulka ari ziren autoen motorrak lantokira bidean, sukalde banaka batzuetako argi urdinak piztuta zeuden. Erabat esnatu gabe zegoen eguna, eta erabat esnatu gabe azaldu ginen autobus geltokira, bart gaueko ametsak betazaletan itsatsita gelditu balitzaizkigu bezala. Ez zen berriketarako gogorik. Ez zegoen zigarroa piztea bezalakorik autobusa berehala etortzeko.

Astun ageri zituen betazalak Izibenek, ametsen zamaz edo lo faltaz. Sagarroi bat bezala kiribildu zen jarlekuan, eta berehala hartu zuen loak. Loak berekin eraman aurretik, irribarre amultsu bat marraztu zuten bere ezpainek, edo hala iruditu zitzaidan behintzat, goizaren beltzak ispilu bihurtutako leihoan. Diktadore baten estatua bezain zurrun harrapatu ninduen loak. Eta ametsetan, autobusa ez zen inoiz gelditzen, eta sagarroi bat neraman ondoan, eta ezerk ez zidan beldurrik ematen.


GANTZARAIN_EU.pdf — PDF document, 48Kb
Dokumentu Akzioak