Ikus-entzunezko narrazioak ludopatia digitalaren aroan*


«Zatiak muntatzean, elkarri ezartzen dizkiogun arauak bete beharko genituzke. Onartzen dugu jokoaren arriskua, teoriarekiko hurbilketa ludikoa, eta kontuan hartzen ditugu gonbidatutako egileek dauzkaten ikuspegi “zatikatuen” balizko heterogeneotasunak. Heterogeneotasun ezberdin horiek muntatzeko, baliagarriak suertatu zitzaizkigun Moholy-Nagyren “desordena antolatua” eta Katherine Haylesen “desordenaren barruko ordena”. Haylesek, Chaos Bound (Kaosaren bilakaera) entseguan, sistema kaotikoen barruan ordena ezkutua dagoela frogatzen duten ikuspuntu zientifikoak azaldu zituen, eta adierazi zuen kaosa ez dela ausazkotasuna, kaosak “erakarle bitxiak” deituriko egitura kodetuak dituelako». […] «Mendebaldeko pentsaerarako hain erabakigarri diren ordena/desordena bezalako dikotomiak ezegonkortzen direnean, nolabaiteko faila geologiko sakon bat sortzen da epistemean. Ez litzateke harritzekoa izango beste ekimen teoriko batzuk ere ildo horretan lanean aritzea. Ezagunenetako batzuk postestrukturalismoaren barruan daude; batez ere, dekonstrukzioaren barruan.


Paradigma zientifiko berriek zalantzan jartzenb dute sistema ordenatuei tradizionalki eman zaien nagusitasuna; dekonstrukzioak, aldiz, ordenaren ideia tradizionalen eta ideologia zapaltzaileen arteko erlazioa salatzen du». […] «Kaosaren zientziak aztarna bat erakusten du, oposizio bitarren dekonstrukzioan integratu ezin daitekeena. Elkarrekikotasun horiek ez dira ustekabean sortuak: Christine Froulak dekonstrukzioa eta mekanika kuantikoa konparatzean Mendebaldeko pentsaeran hauteman zuen ordezkaritzaren krisi sakona islatzen dute».


T4_REMIX_EU.pdf — PDF document, 125Kb
Dokumentu Akzioak