EGUNEROKO PRAKTIKA FEMINISTEN SARE TRANSNAZIONALAK

Helduek zuzendutako gure paisaia mediatiko globalizatu eta zentralizatuan era kritiko edo politikoan pentsatzen duen jendeak -eta bereziki neskek eta emakume gazteek- non adieraz ditzake bere iritziak zentsuratuak edo barregarri utziak izan gabe? Geure burua feminista gisa definitzen dugunok, giro eta testuinguru desberdinetatik gatozenok, non sor ditzakegu geure espazio eta irudikapenak?

Kontu hauek hartu dute nire denbora azken hamarkadan. Irmo sinesten dut «praxi» kontzeptuan, alegia, teoriaren eta ikerketa, aktibismo eta ekintza politikoaren arteko elkarrekiko erlazioa. Horrenbestez, aktibo jardun dut artista, artxibatzaile, ekintzaile eta ikertzaile gisa, eta horregatik baseko feminismo transnazional anti-arrazista eta antikapitalistetan dudan sinesmena rol horiek guztiak zeharkatzen dituen hari gorria da. Feminismoa ulertzen dut ez bakarrik zeregin teoriko eta mugimendu sozial garrantzitsu moduan, baita mugak gainditzen dituen praktika ez hierarkikoa, prozesura bideratu, partehartzaile eta kolaborazioko moduan ere.

 


ZOBL_EU.pdf — PDF document, 246Kb
Dokumentu Akzioak