Hezurmamitze prozesuak mugetan: Tanja Ostojić eta gutxieneko diferentzia

90eko hamarkadan argazki bat egin zen, Black Square on White [Lauki beltza hondo zuriaren aurrean] izenekoa; Tanja Ostojić performerraren ile pubikoa agertzen zen bertan, «Malevich» lauki baten forman orraztua (lauki beltz bat plano zuri baten erdian) eta haren larruazal zuriarekin, Venusen mendiarekin, kontrastean moldatua.

Kazimir Malevichen Lauki beltza joan den mendeko arte errusiarraren sorkari ospetsuenetako bat da. Lehen Lauki beltza 1915ean margotu zen, eta bihurgune baten hasiera ekarri zuen errusiar abangoardiaren garapenean. Hondo zuri baten aurreko Lauki beltza sinbolo bilakatu zen, arte suprematistaren sistemaren oinarrizko osagai, urrats bat arte berrirantz. Laukia oinarrizko formetako bat izanik, lan kolektiboaren ideia, Malevichentzat garrantzi itzelekoa zena, hezurmamitzen zuen.


GRZINIC_EU_ES.pdf — PDF document, 256Kb
Dokumentu Akzioak