Gorputz uhinak: erraietatik jariotako idazketak
Intelligence in chains loses in lucidity what it gains in intensity. The only logic known to Sade was the logic of his feelings (Albert Camus, 1956: 36).
Gorputzaren bizitza ezezaguna Munduan, mendebaldea esaten zaion inguru honetan, gizakiak eginak ditu hainbat katedral, guda eta obra eder. Urtetan altxatutako kapitaletan ere izan dira hainbat burutazio eta okurrentzia. Gorputzaz zer edo zer esatekotan, aipa daiteke hiri horien baitan sortutako ideiek ez dutela batere maite izan; beraz, burujorran aritzeko edo zerbait egiteko trabatzat dute. Horregatik zaila egiten da gorputzaren gainean jardutea esanahi eta irudietara jo gabe. Alde batetik, gorputza indarrez beteta dago, edozer jar dezake martxan, baina beste aldetik, agindu dezaten ere zain badago. Gizartea arakatzen ibili direnek gehienetan gorputza eta gogoa, natura eta kultura, beti aparte ikusi dituzte. Ez da harritzekoa haragiaren bizitza oraindik itsaso ilun bat izatea. Apenas sortu da teoriarik horren inguruan. Hala ere, egon badago bestela aritu denik. Deleuze, Nietzsche eta Spinozak gorputza eta burutazioak uztartuta jorratu dituzte.
(Deleuze and Guattari 1987:189)
AYESTA_EU.pdf — PDF document, 182Kb