-.).ˆ(gorputzak)-konektatu-egin-desegin
J. L. Borges
Ez dira erabat gureak. Zuek asko zaindu, elikatu, makillatu, osatu, laztandu, musukatu, pornografiatu eta gainerako guztia egin arren, gorputzak gureak dira, baina ez dira erabat gureak.Eta hor historia politika bilakatzen da.
Judith Butlerrek gizakiaz egindako deskribapen iradokitzaile batean dioenez, «lehenik eta behin besteari entregatuak» gara1, norbanakotzea baino lehenagotik ere beste batek aurredefinitzen gaitu, eta horren ondorioz iristen gara «gure gorputzen zaurgarritasunera». Aurredefinituak geratzen gara, gizarteak guregandik espero duena sinbolikoki egiaztatzeko modua den aldetik gorputzari dagokionez: organismo bat, irudi bat, sexu bat, adin bat, aurpegi2 bat, genero bat, diskurtso bat... Baina horrek
ekartzen du nola izatearen irentzea hala «sostengu fisiko sozial» bat3. Levinasentzat4, ez besteari aurre hartzeak, bestea topatzeak baizik instalatzen du aldi berean norberarengan bestearen erantzukizun bat (eraikuntza bat besterengan), halako moldez, non subjektuak bestearen erantzukizuna baitu bere existentziaz kontzientea izan aurretik ere.
ZAFRA_EU.pdf — PDF document, 59Kb