BIKTIMAREN GAINBEHERA: SORKUNTZA IRUZURGILEAZ LIBRATU DA ETA ERRESISTENTZIARI HURBILDU ZAIO BERRIRO

Subjektibotasun paradoxikoa

Subjektibotasuna laborategi bizia da, non unibertso batzuk sortu eta beste batzuk desegiten diren. Era askotakoak dira subjektibotasuna atontzeko politikak eta, politika horien eraginez, munduko bestetasunarekin harremanetan jartzeko moduak. Mundua atzemateko eta harekin harremanetan jartzeko bi moduren askotariko konbinazio aldakorrak daude —mundua ulertuta materia gisa, hau da, forma baten diseinu gisa edo indar eremu gisa— eta konbinazio horiek subjektibotasunaren hainbat ahalmenen eragimenez sortzen dira.

ROLNIK_EU.pdf — PDF document, 75Kb
Dokumentu Akzioak