ATZERA ERE ETORKIZUNERA

Bere azken filmari Meza amaitu da izenburua ematerakoan, Nanni Morettik ez zekien zein egokia zen. Noizdanik konpara zitekeen zinema kritika noizbehinka ikustera joan ohi garen apaiz horietako batekin, idazkuntza apur baten laguntzaz bataia ditzan «film» izenaz ikus-entzunezko ekoizpen gero eta doilorragoak? Noizdanik galduak ziren meza eta sermoia? Noizdanik ez zuten ikusle azken batean helduek beren gogara jokatzen? Eta noiz hasi zen Canneseko «jaialdia» harategi

katodikora hurbiltzen? Kontua da 1987an, «zinemaren krisiaren» aurrean (batez ere, «zinema aretoen» krisia izan zena), «lanbideko profesionalen» mundutxoan batzutxok morala, bestetxoak burua galtzen hasi zirela.

Eta orduan lehenengoz sortu zitzaidan niri galderarik soilena: zertara dator, gaur egun, zinema kritika egitea?

DANEY_EU.pdf — PDF document, 47Kb
Document Actions