57 Trantsizioa

Zehar #57

57 Trantsizioa

1995eko urrian, documenta X zela-eta Catherine David elkarrizketatuz ireki genuen 29. Zehar, eta elkarrizketa hartako ideia batzuen eraginpean erabaki genuen hurrengo zenbakien ildo editoriala. Zehar hark, beste aldetik, trantsizioko garai baten hasiera ekarri zigun, orduan hasi baikinen aldizkarian artxiboa espazio dokumentalaren ikuspegitik lantzen.

Azken urteotan, teknologia digitalen garapenari esker, artxiboak halako moldean hedatu du bere egitekoa, non gaur egun protagonista iritsi berrietako bat den artearen eskenatoki garaikidean. Azkenaldian, asko dira ideia horren inguruan egin eta antolatu diren obrak, agerraldiak, erakusketak eta argitalpenak. Izan ere, betekada estetikoaren garaiotan, nahitasun artistikoak dokumentuari begiratzen dio, objektu txit desiragarri bihurtzeraino. Dena den, artxiboak, erakunde gisa, sustrai sakonak ditu, kulturek sortutako memoria gordetzeaz arduratu baita tradizionalki. Horretan datza dokumentuaren ahalmen handia. Baina orain, aldi baterako proiektua ere izan liteke artxiboa, eta Zehar gonbidatu duen dokumenta 12 magazine proiektua dugu esandakoaren adibide argigarria. Aldizkari proiektu horren oinarrian, hain zuzen, elkar uztartuta ekoiztu eta banatzeko aukera ematen duen edizio deszentralizaturako tresna bat dugu. Hitz gutxitan esanda, arte eta kultura garaikideko aldizkarien edizioan trantsizio garaia bideratuko duen proiektu baten aurrean gaude.

Zenbaki honek Trantsizioa izena du, aurrerapenaren eta aldaketaren ideia agertu nahian, nahiz eta badakigun aurrerapena eta aldaketa ezegonkortasunaren iturri direla inoiz; elkarrekintzako prozesu dinamikoak abiarazteko oinarri ere badirela uste dugu. Gauzak horrela, bi trantsizio politiko aztertzen ditugu: Espainiako Estatuarena bata, eta Armeniakoa, berriz, bestea. Saiheska aztertzen dugu lehena, eta lau herritarren ahotsen bidez, bigarrena. Artikuluetan sarritan agertzen zaizkigu eztabaidagai desadostasunaren ideia, edo Leire Vergarak bere elkarrizketan aipatzen duen Chantal Mouffe-ren “etsai adiskidetsuak” kontzeptua, eta proiektu estetikoaren eta politikoaren araberako praktika artistikoa. Beste aldetik, azterketaren galbahetik pasatzen ditugu ere bai, batetik, kultur politikak eta haien baitako interesak, legitimazio politikoaren morrontzakoak direnez sarri askotan, eta, bestetik, ekoizpen artistikoaren finantzazioari buruzko eztabaida. Forum atalean, azkenik, testu bana aurkezten dugu egile eskubideei buruz eta eskubide horiek kudeatzeko lizentziei buruz.


zehar 57 eusk-cast.pdf — PDF document, 1661Kb

naia

Alferrikakoaren egiaren inguruan Elkarrizketa Belén Gopeguiri. Miren Eraso

2005eko maiatza eta ekaina artean, Periferiak izeneko topaketen hirugarren saioa egin zen Bilbao eta Donostian. Gerra-demokraziak eta lurralde bilakatzea mundu ekonomia batean izan zen aurtengo gertaldiaren izenburu orokorra, eta Belén Gopegui (BG) haren protagonistetako bat. E-postaz egindako elkarrizketa honetan, bere hitzaldiaren jendaurreko irakurketan jorratutako zenbait gai aztertu nahi izan ditugu, eta arakatzen jarraitu politikarekin, fikzioarekin, errealarekin eta idaztearekin duen harremana.


Gopegui_eu.pdf — PDF document, 104Kb

naia

Trantsizioa Armenian. Karen Andreassian

2005eko ekainaren 28tik uztailaren 3ra Kieven British Councilek antolatu zuen Writing Europe kongresuan Karen Andreassianek eta Miren Erasok batera eman zuten Transition hitzaldiaren pasarte bat da testu hau. Bi ahotsetan egin zuten hitzaldiak azken hamarkadetan Armeniak eta Espainiako Estatuak izan duten testuinguru politikoa aurkeztu zuen, hizlarien bizilekuak biak, baina egoera baten, espazio/denbora baten berri emateaz gainera, zubi bat ezarri zuten bi errealitate soziopolitikoen artean, praktika artistikoaren izendatzaile komunetik abiatuta.


Andreassian_eu.pdf — PDF document, 107Kb

naia

Artea, aukera eta demokrazia Charles Escheri elkarrizketa. Leire Vergara

2005ean Cork hiri irlandarra europar kultura-hiriburua izan da, eta hori dela eta, programatutako jarduerako bat Cork Caucus izan da. Proiektu horretan esku hartu dute artistek, ekoizpen egiturek, idazleek eta teorikoek, eta heziketarako plataforma moduan eratu da borondate kolektiboaren inguruko elkarrizketa eta eztabaida sustatzeko. Programaren antolatzaileek, Art-Not Art, Charles Esche (CE) eta Annie Fletcher, National Sculpture Factory delakoarekin elkarlanean, proposatu dute europar ospakizun horren emaitza kulturalari lehentasuna ematea, testuinguru horren zirkunstantzia zehatzen gainean jarduteko orduan.


Vergara_eu.pdf — PDF document, 110Kb

naia

Medio berriak, teknologia eta artea Zorigaitzeko ezkontza ala sintesi perfektua? Geert Lovink

Zergatik izaten da irudipena arte mediatiko berria zirkulu izugarri itxi eta autoerreferentzial bat dela?
Azken teknologiekin esperimentatzen duten artistek zergatik ezin dute parte hartu pop kulturan eta arte merkatuan?

Zein izan dira puntucom-en aro “joriaren” ondorioak? Eta zergatik dago zientzia akademikoarekiko halako mendetasunezko jarrera arte mediatiko berriaren esparruan? Eta irten bide bakarra hezkuntza sistema al da?


Lovink_eu.pdf — PDF document, 101Kb

naia

“Feminismoa” oraindik hitz gordina den lekua. Anna Barsegnian

XX. mendea emakumeen aktibismoaren mendea izan zen, hezkuntzarako eta esfera publikorako sarbidearen aldekoa, lanaren genero banaketa zela medio ukatuta izan baitzuten.


Barseghian_eu.pdf — PDF document, 102Kb

naia

Copyrighta eta museoen etorkizun digital bikaina. Natxo Rodríguez

Orain dela ez hainbeste, artean inork ez zekienean teknologia berriek zer eragin izango zuten museoetan, etorkizun handia zetorrela uste izan zen, baina, testuan aztertzen den bezala, egile eskubideek murriztu egin dituzte promesa haiek guztiak, eta “eskasiaren” kultura sustatu, aberastasunarena bultzatu baino gehiago.


Rodriguez_eu.pdf — PDF document, 141Kb

naia

Creative Commons lizentziak Estatu espainiarrean. Ignasi Labastida i Juan

Duela pare bat urte gutxi batzuk ezagutzen zituzten Creative Commons lizentziak1, baina gaur egun termino hori sarean libre dauden obra digitaletarako lizentzien estandarrari lotzen ari zaio, GNU (GPL, LGPL) proiektuko2 lizentziak software librerako estandar bati lotzen zaizkion bezala.


Labastida_eu.pdf — PDF document, 91Kb

naia

ATASKOA vs. ataskoa. Koldo Almandoz

Maider López
Ataskoa
Intza, 2005eko irailaren 18a

Ezer baino lehen: ataskoa ez da auto ilara. Eta jarraitu aurretik bota beharreko beste ohar bat: ondoren irakurriko duzuna ez da arte kritika bat, Aralarreko Mailoen azpian ATASKATURIK egon zen norbaiten kontakizuna baizik.


Almandoz_eu.pdf — PDF document, 71Kb
Dokumentu Akzioak