Papera eta pixela, mutazioa edizioan. Alessandro Ludovico

Ez zen gertatu paperaren heriotza

XX. mendearen hasieran paperaren heriotza iragarri zen.

Halaxe gertatu behar omen zuen, indarretxe publiko sortu ahala eta, horien eraginez, eraginez etorritako irratia eta telegrafoa bezalako medio iraultzaile berriak hedatu ahala. Bulkada berritzaile hark hipotesi bat finkatzea ekarri zuen, alegia, ahotsaren transmisio elektrikoak inprimatutako informazioaren banaketaren amaiera ekarriko zuela, eta aldizkari zein liburuen lekua hartuko zuela ahotsak, bizkorrago transmititzen baitzen kable bidez. Bazirudien etorkizuna kableak nonahi ezartzean zegoela; horrek hedatu egingo zuela etxe bakoitzeko edo espazio publikoetako liburutegien edukia, entzungailuak zituzten nolabaiteko kiosko igorleen bidez.


LUDOVICO_eu.pdf — PDF document, 71Kb
Dokumentu Akzioak