iPod bortxatzen ari da neure herria bortxatu zuten bortxatzaileak. Terre Thaemlitz
Gaur egungo audio produkzioaren ikuspegi ekonomiko bat
Musika elektronikoa argitaratzen daramatzadan azken hamabi urte inguru hauetan, joera bat sumatu uste izan dut: lauzpabost urtean behin, musika elektronikoaren alorreko banatzaile handi bat desagertzen da merkatutik, eta atzetik eramaten du diskoetxe txiki mordo bat. 2004an BFAren txanda iritsi zen, Alemaniako musika elektroniko alorreko banatzaile handienarena. “Eta zer?”, galdetuko duzue. Eta nik gaineratu, “banatzaileak oro har kabroi batzuk dira, diruak bakarrik mugiarazten dituenak, eta musika zaborra banatzen dute, liburu banatzaileek best-sellerrak literatura balitz bezala pasatzen saiatzen diren bezala. Nahikoa dugu! Botereari aurre egitea, eta abar, eta abar”.
Thaemlitz_eu.pdf — PDF document, 94Kb