Lorategia. Cecilia Andersson
Joan den udako arratsalde batean, Artelekuko agertoki berrietako baten aurrean jarri nintzen. Oso leku ona zen. Ikuspegi ederrak zeuden eta, nahi izanez gero, eskua luzatu eta ukitu nitzakeen agertokian antzezten ari ziren pertsonaiak. Haizetxo nagi bat zebilen jolasean atzeko zuhaitz aldatu berrien hostoen artean. Zuhaitz horiek lerro zuzen paralelotan daude ezarrita, eta argi zegoen antolamendu horrek haizeak zuhaitzen artean doinu egokia erraz aurkitzea zuela xede. Horrenbestez, arratsalde hartan, agertoki berriaren aurrean egoteaz gain, Artelekuko atzeko lorategian jarritako orkestra berria nuen lagun.
Zehar49anderssone.pdf — PDF document, 29Kb