40 Cognición artística y producción artística

Zehar #40

40 Cognición artística y producción artística


40.html — HTML, 4Kb

naia

Iritsiko da eguna lagun arteko ospakizun batean lagun bakarra izango zarela. Peter Halley

Errealitate birtualari buruz zenbait gogoeta

1. Bakarketa teknika batzuk gizarte industrialari lotuak dira askaezinik, eta teknika horiek pertsonen gizarte alderdia aldatu dute azken 150 urteetan. Nabari da XIX. mendearen erdialdean Europako hiri handietan gizarte komunikazioa murrizten hasia zela. Hori erakusten du, gizartean, pertsona tipo gisa, klase ertaineko gizon espresiorik gabeko, monotono eta uniformatua agertzeak; baita denda txikietako eta azoketako trukeko erritual konplexuen ordez saltoki handietako prezio finkoaren eraginkortasuna eta isiltasuna nagusitzeak ere; eta gauza bera antzokian eta kontzertu aretoan, beti errespetuz, ongi antolatuta eta, batez ere, isilik ibiltzen den entzuleriak, musika jole iaio baten gehiegikerien edo antzeslari erromantikoen jardun histrioniko baten aurrean erreakzionatzeko garaian bere buruari muga zurrunak ezartzen dizkion horrek.


Halleyeus.pdf — PDF document, 106Kb

naia

Proposamen ausart bat sortzen ari den gizarte globaleko live artistaki antolatzaileentzat eta sustatzaileentzat zama bat izatea eragozteko eta publikoarentzat onuragarri bilakatzeko. Jonathan Swiften omenez. Coco Fusco

Atsekabezko ezustea izaten da Britainia Handian kultur ekintzetan edota nazio arteko erakusleiho izaten diren erakusketetan barrena dabiltzanentzat, noiz eta ere munduko hiri handienetako kaleetan, galerietan edota erakusketetan barrena doazenean erasotzen baitituzte hizkera zatarrak, keinu itsusiek eta, esan beharra dago, artistaren izena bereganatzeko lotsarik ez duten begiratu txarreko pertsonek. "Artista" horiek, horrenbestez dotorezia eta edertasun obrak sortzeko gai ez eta, patologia izengabe batek bultzaturik, beharturik daude noski beren denbora gehiena laguntza eske ematera, beren fantasia lotsagarriak besteoi adierazteko manera bereziaren alde. "Artista" horien erasoak iraun egiten du beren burugogorkeriaren indarrari eta gizarteko mailarik apalenetan sortzen duten itsumenari esker, ez laguntza benetakoei esker. Gure baitako ulerbera eta xaloenak kutsaturik dauzkate, eta horrela beren zaborra, kiratsa darion arren, atzerrian ere erakusteko gonbiteak jasotzen dituzte inoiz.


Fuscoeus.pdf — PDF document, 152Kb

naia

Kultura bisualaren hezkuntza. Imanol Agirre, Fernando Hernández

Hezkuntza artistikoa biziki aldatzen ari da azkenengo garai hauetan. Orain arte ikuspegi espresionista batean edo Arte Ederretako ikasketetan oinarrituta bazegoen ere, gero eta arreta gehiago jartzen ari zaio kultura bisualaren objektuen aniztasunari, alde kulturalen eta kontestuaren ikasketak barne daudelarik. Kerry Freedmanen (KF) Hezkuntza artistikoaren aldaketa sakon honen bultzatzailea da.


Agirre.pdf — PDF document, 75Kb
Dokumentu Akzioak