sarrera

Aurkezpena

 

Desadostasunak. Estatu espaniarreko arteari, politikei eta esfera publikoari buruzko ikerketa proiektu bat da, Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundia, Museu d’Art Contemporani de Barcelona-MACBA, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia, Centro de Arte José Guerrero eta Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea-UNIA arteypensamientoren arteko lankidetzaren emaitza da, eta era berean erakusketa eta jarduera proiektu bat da, erakunde horiek eta José Guerrero Zentroa-Granadako Diputazioak batera ekoiztutakoa.

Desadostasunak diskurtso akademikoa gainditzeko kontraeredu historiografikoa ezartzeko asmoz sortu zen, eta kulturaren esfera publiko kritiko bat berreraikitzeko zenbait oinarri ezartzeko. Horretarako, web-orri honen bidez eztabaida publikora irekitzen den ikerketa dispositibo bat jarri da martxan, egitura deszentralizatua duena. Desadostasunak diskurtso akademikoaren barruan honako jarduera hauek egin dira 2003an: urriaren 8tik abenduaren 10erarte La Línea de sombra izeneko ikastaroa eman da MACBA museoan; urriaren 22, 23 eta 24an Azterketa jardunaldiak eskaini ditu ARTELEKUk Donostian; eta urriaren 3, 4 eta 5ean Seminarioak egin dira Sevillako UNIAn.
Web-orri honetan plazaratuko dira Desadostasunak-eko Líneas de fuerza, 1969 eta Aztergaiak ataletako parte-hartzaileen ikerketen emaitzak eta proiektuarekin zerikusia duten berriak, hala nola, erakusketak, elkarrizketak eta eztabaidarako foroak. exposiciones, entrevistas y foros de debate.

 

Erakusketak

 

Desadostasunak. Arte, politika eta esfera publikoari buruz Estatu espniarrean MACBA eta José Guerrero zentroaren erakusketetan besteak beste, ondorengo hauen obrak ikusi daitezke: Preiswert Arbeitskollegen, Eugènia Balcells, C.V.A, Juan del Campo, Estrujenbank, Esther Ferrer, Ferran Garcia Sevilla, José Mº Giro, Elália Grau de Treball, Juan Hidalgo, Concha Jerez, Joaquim Jordà, Familia Lavapiés, Rogelio López Cuenca, Antoni Miralda, Indymedia Estrecho, Fina Miralles, Muntadas, Pere Noguera, Pere Portabella, Agustín Parejo School, Joan Rabascall, Francisco Ruiz de Vergara, Francesc Torres, Isidora Valcárcel Medina, Video-Nou, Paulino Viota eta Zaj. Fanzineak, komikiak, argitalpen alorreko esperientziak, irratiak eta telebista independienteak, poesia esperimentala, bideoa eta abar ere erakutsiko dira.

Inaugurazioa: 2005eko martxoaren 3an MACBAn eta 2005eko martxoaren 9an José Guerrero zentroan.
Erakusketaren iraupena: 2009ko martxoaren 4 eta 9tik maiatzaren 29ra

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 27). sarrera. Retrieved mayo 10, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/desacuerdos/sarrera. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License