ERTZ #12
Ongi etorri hamabigarrenez zarata eginez soinu batzuk ahanzteko aukera ematen duen jaialdi hontara. Ongi etorri bertze musiken ERTZera.
Hirugarren belarria
Mintegi hau ERTZ beste musiken jaialdia eta EREMUAK programaren barruan kokatzen da.
2011n hasi eta 2012an jarraituko duen mintegi hau, soinuak, sentimendu bakarrak eta errepikaezinak sortzeko duen gaitasunetik abiatu nahi dugu. Eta bide horri jarraituz eztabaida, argitalpen, entzunaldi eta erakusketez osatuz joango da. Egitasmo honen bidez entzumenaren funtzio politikoa eta errituala aztertu nahi dugu, demokratiko eta demagogikoa. Edo nahi bada, soinuak giza-taldeak batzeko duen gaitasun “sakratua”.
Soinu inprobisazioa --- Saio irekia
Gaur 12:00 etan SOINU INPROBISAZIOA: Hemen eta orainerako estrategiak tailerreko partaideek saio irekia egingo dute erakusketa aretoan. Gonbidatuta zaudete!
ERIN SEXTON ALEXANDER WILSON + LOTY NEGARTI
Erin Sexton soinu artista eta inprobisatzaileak mugekin egiten du lan, bidean topatzen duen prozesu oro desarmatuz eta askotan kontrako muturrean bukatuz. Tablak, oszilatzaileak, azalera amplifikatuak, onda elektromagnetikoak jasotzen dituzten kable saltsak... langai hauekin Sextonek esperientzia gordin eta sublimeak sortzen ditu, bapatekotasunetik abiatu eta handik urrutira joz.
SOINU INPROBISAZIOA: Hemen eta orainerako estrategiak
Alfredo Costa Monteiroren eskutik
Abuztuaren 1etik 5era
Ordutegia: 10:00-14:00 – 16:00-19:00 (astelehenean, hilak 1, soilik arratsaldez)
Antolatzailea: Audiolab
Parte-hartzaileak: gehienez 12
Tailerrean parte hartzeko bidali zure CV eta arrazoiak
arteleku@gipuzkoa.net helbidera uztailaren 27a baino lehen. Parte
hartzea doakoa da.
KK Null & The Noiser
Kazuyuki Kishino Japoniako noise musikaren mugimenduko izen nabarmenenetakoa da. The noiser (zaratazalea) izenaren azpian Julien Ottavi media-aktibista, artista, ikerlari, konposatzailea gordetzen da.
Oier Ia: Izenbururik gabe
Oier Iruretagoienak, bai Oier I.A. edo aurretik "Tüsüri" izenenpean hainbat disko argitaratu ditu eta dantza, antzerki, irrati, bideo, instalazio eta poesia emanaldietarako lanak konposatu ditu.