Gaur arte argitaratu duen Horizon (2011, les encodage de l’oubli) izeneko azken lan bikoitzean, alde batetik bere bakarkako lana eta bestetik zenbait artista kanadiarrekin egindako bikotekako musika sesioak aurkeztu ditu, Magali Babin, Martin Tétreault, Érick d’Orion eta Hélène Prévost lagun izanik. Azken zazpi ruteotan Quebec-eko musika eszenako hainbat musikarirekin egin du lan eta hainbat disko eta bideo ekoiztu ditu.
Alexander Wilson Kanadako Montreal hirian bizi den multimedia artista, performerra, musikaria, antzerki zuzendaria eta teorikoa da. Bere lana auto-antolakuntza prozesuetan, eboluzioan, kaosean, esanahietan eta alor farmakologikoan oinarritzen da. Musika elektro-akustikoa konposatzen du eta bideo esperimentalak, multimedia lanak, obra interaktiboak nahiz arkitektura instalazioak ekoizten ditu. Antzerki lanak ere zuzentzen ditu, Parabolik Guerilla Theatre taldeko ko-sortzaile da eta konpainia honekin hainbat lan esperimental sortu ditu.
+ info: