50 Information/ transformation

Zehar #50

50 Information/ transformation

Gaur egungo paisaia, materiala zein inmateriala, gero eta konplexuago bihurtzen ari da eta fenomenoa aztertzeko eta pentsatzeko modu berrien beharrean dago. Gizartea gero eta azkarrago aldatzen da, erritmoak ziztu bizian doaz, erreferentziak gero eta kutsatuago daude, paisaiak gero eta saturatuagoak. Egungo gizarte kapitalistek sortzen duten informazio guzti horrek –orain hiru belaunaldi pentsaezina zen halakorik– aldaketa ikaragarriak ekarri ditu kontsumo gaien produkzio eta banaketa prozesuetan. Gure eguneroko bizimoduko kutsadura bisualak sortarazten digun nahasmena dela eta, Ernst Hubeli arkitekto eta publizistak esaten du badela jakin behar duguna; motelaldi zehaztugabe eta anbibalentetzat hartzen du berak, nahiz eta batzuetan ezin bereiztu benetan dena eta ematen duena, azala eta mamia, alegia. Egoera horretatik abiatuz informazioaren interpretazioa eta prozesamendua jarri nahi dugu mahai gainean ikuspuntu kritiko batetik aztertzeko.

Esperientzia eta pertsona ugari daude esparru askotatik abiatuta informazioa tratatzeko modu berriak proposatzen dituztenak eta ideia ez-estandarren garapenarekin esperimentatzen ari direnak. MVRDV arkitekto taldea, esate baterako, datatown ideiaren inguruan ari da lanean, Ronald van Tienhoven artista bisualak informazioaren diseinua aztertu du eta Bruno Latour-ek, berriz, hausnarketa egin du informazio ideiaren azpian zer dagoen bilatzeko. Interpretazio horiek gogoeta corpus aberatsa osatzen ari dira eta bertan uztartzen dira teoria eta praktika, inolako bereizketarik gabe. Sinergia globalizatzaileei erantzuten dien panorama hori ez da abstraktua, zientzia eta teknologia guztiak bezala, lokalizatua eta sozializatua baizik. Eta horregatik interesatzen zaigu kultura eta politikako ikuspegitik begiratuta aztertzea.

Zehar monografikoak informazioa/transformazioa Latour-en binomioa hartu du eztabaidagune bat sortzeko abiapuntu gisa; batetik, eztabaidatzeko oinarria finkatu nahi dugu eta, bestetik, sormen esparruetan (net.art, diseinua, arkitektura, arte bisualak, musika...) gertatzen ari diren aldaketak hauteman eta zenbait adibide praktikotara hurbilpen bat proposatu.


Editoriale.pdf — PDF document, 55Kb
Dokumentu Akzioak