Zine arraroa #02
Topaketak
2011/06/06 - 2011/06/10 | Arteleku eta Andia kaleko Kutxa aretoa

Zine arraroa #02

Parte-hartzaileak

Koordinazioa: Mapa kolektiboa - Tamara García, Victor Iriarte, Izibene Oñederra


Galderak betikoak izaten jarraitzen dute: Zer ari da gertatzen gaur egungo zinean? Zineaz hitz egiten jarrai dezakegu? Non, nork, nola, eta zergatik irudi eta soinu gehiago?Ez dago erantzunik, helburua da bilatzen jarraitzea. Zine/ikus-entzunezko berria ikusi, entzun, zalantzan jarri, berrikusi, irudikatu, eztabaidatu eta zinearekin eta ikus-entzunezkoarekin liluratu.

 

-Zer da hau?

 

-Hau filme bat da

 

 

PROIEKZIO-HITZALDI IREKIAK

Ekainak 6

10:00 – 11:30 Oliver Laxe I

12:30-14:00 Proiekzioa* Todos vós sodes capitáns

16:00 - 18:00 Tête-Tête**

18:00 - 20:00 Oliver Laxe II

 

Todos vós sodes capitáns film luzearekin Kritikaren Saria jaso zuen Canneseko 2010eko Zinemaldian, Errealizadoreen Hamabostaldian. No.w.here zine esperimentaleko plataformako kidea da (www.nowhere-lab.org), S-8mm eta 16mm bezalako formatuen defendatzailea.

 

Bere lanak ikusiko dira eta hitzaldi bat emango du laster filmatzen hasiko den bere bigarren film luzearen sortze prozesuari buruz: zine bihurtu aurreko zinea.

 

Ekainak 7

10:00 – 13:00 Garbiñe Ortega I

16:00 -17:30 Tête-Tête**

18:00 - 20:00 Garbiñe Ortega II

Europa eta AEB artean lan egiten duen zine komisarioa. Hainbat ziklo programatu ditu erakunde ezberdinetarako, hala nola, San Francisco Cinematheque, Los Angeles Film Forum, La Casa Encendida (Madril), ARTIUM (Gasteiz) edo Pacific Film Archive-rako, azkeneko horretan, gainera, egonaldi bat egin zuen 2010ean.

Hitzaldia, era askotako ikus-entzunezko materiala (zine umezurtza, apartekoa, abangoardista…) eta proposamen ausart bat: nola programatu pantailaren aurrean eta atzean.

 

Ekainak 8

10:00 – 13:00 Yosigo + Jon Uriarte I

16:00 - 17:30 Tête-Tête**

18:00 - 20:00 Yosigo + Jon Uriarte II

 

Yosigo argazkilaria da: hondartzak lehen orduan, paisaje abandonatuak, mendiak lainopean eta ez-tokiak.Filma bat 24 fotograma segunduko abiaduran ikusten den argazki sail bat baino ez bada, gure buruari egiten diogun galdera da irudi estatikoa ez ote den zine geldoa egiteko modu bat.

 

Bere lanak ikusiko dira eta hitzaldi bat emango du. Yosigok kartelismoari eta kreditu tituluei buruz hitz egingo du, eta argazkigintzanren eta zinemagintzaren arteko zenbait puntu komun landuko ditu. Jon Uriartek argazkigintzako autoedizioari eta prozesuei buruz hitz egingo du. Bien artean proposatuko digute erabili eta botatzeko kamerekin egiteko mini-tailer praktikoa.

 

Ekainak 9

10:00 – 13:00 Miguel Aparicio I

16:00 - 17:30  Tête-Tête**

18:00 - 20:00 Miguel Aparicio II

 

Zine errealizadorea eta Madrilgo Toma Única jaialdiko zuzendaria, S-8mm eta 16mm formatuari osorik eskainita dagoen Espainiako jaialdi bakarra. Miguel Apariciok jardunaldi-lantegi bat proposatzen du eskuekin zinea egiteko. Etxean S-8mm-ko kamera bat duzula eta ez dakizula ba ote dabilen? 16mm-ko film bat errebelatu nahiko zenukeela Artelekuko argazkigintza laborategian?

Miguelek asmakizunak eta jakinduria azalduko ditu eta zineaz zikintzea proposatuko digu: S-8mm-ko formatutik 16 mm-koraino, etxean nola errebelatu, gela iluneko likidoak eta Val de Omarri egindako laguntza-eskeak. Ukipenezko esperimentu esperientzia.

 

Ekainak 10

10:00 – 11:30 Jonás Trueba I

12:30 - 14:00 Proiekzioa* Todas las canciones hablan de mí

16:00-17:30 Tête-Tête**

18:00 - 19:30 Jonás Trueba II

20:00 – 21:15 Jonás Trueba + Nacho Vegas**

Jonas Trueba zine zuzendaria eta gidoilaria da 2010ean bere lehenengo film luzea estreinatu zuen Todas las canciones hablan de mí, eta aurtengo Goya sarietan zuzendari berri onenaren sarirako proposatuta egon da. Kritika eta kronika zinematografikoak idazten ditu El viento sopla donde quiere blogean, eta zineari buruzko liburuen editore gisa ere aritu izan da. Horrez gain, “Miniaturas” izeneko ikus-entzunezko eguneroko pertsonal baten egilea ere bada, non pixela eta efimeroa betiko zine klasikoarekin batera agertzen diren.

Jonás Truebatik Jonas Mekasera, eta iragana eta etorkizuna oraindik izenik ez duen norabaiteko bidea urratzen. Eguna, Jońas trueba eta Nacho Vegasen elkarrizketa-kontzertuarekin amaituko da. Jonasek Nachoren azken bioklipa zuzendu zuen eta Nachok, Jonasek filmaren soinu bandan parte hartu zuen. Eta abesti guztiak gutaz hizketan...

 

*Kutxa aretoa. Arrasate kalea z/g

**Tea eta opilak Artelekun. Bazkalostea gonbidatuekin.

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak