Feminismoaren homogeneotasuna defendatzen duten iritziak alde batera
utzi nahi dira lau saioetan zehar. Feminismoen iraganeko aldarrikapenak
zeintzuk ziren aztertu eta egungoak identifikatzen saiatu.
Norbanakoekin eta mugimendu sozial ezberdinekin erlazionatzeko zein
eredu berri ekartzen eta eskatzen dituzte feminismoek? Izan ere,
boterearen egiturei aurre-egite honetan antolatutako beste
aldarrikapenekin lan egitea beharrezkoa da.
Euskal Herriko
feminismoen historian sartu-irtena egingo da. Hemen, orain, feminismoek
zein forma hartzen dituzten, zein beste adierazpenez baliatzen diren
aztertuko da. Nortasunei buruzko hausnarketa sakona dakarte feminismoek
egun. Feminismoek, sexualitatea, etniaren inguruko beste
mugimenduarekin batera, nortasunaren gaineko hausnarketa abiatzea
erabakitzen dutenean, elkarlanak, jendartearen egiturak mugitzeko indar
handiagoa eskaintzen du.
Feminismoa eta komunikazioaren
inguruan ere arituko dira taldeko partaideak. Ba al dago feminismoen
aldarrikapenak kaleratzeko modu berezkorik eta berezirik? Ba al dago
feminista den hizkuntzarik, mezuak helarazteko feministak diren hitzik?
Feminismoaren aldarrikapenak arte adierazpideen bitartez kaleratzen
direnean, non geratzen da feminismoa, artean, helburuan, bidean?