Talka egin / Talking!
2008/10/29 - 2008/10/31 | Arteleku

Talka egin / Talking!

Parte-hartzaileak

TALKA EGIN/ TALKING! programak gonbit egiten dizu filmak lagunartean ikustera eta haien itzulpena egitera, proiektagailuaren argi-sortak argitzen duen azalera gainditzen duten formen bidez (hitzaldien, instalazioen, kontzertuen, performance-en edota kalejiren bidez).

Asteazkena, urriak 29a 19:30etan Artelekun
Zine animau saioa: LUMIÈRDE - zine animal wave experience photon - ikusi dar dar 
Juan Jose Aranguren & Alex Mendizabal

-Urriaren 18tik 28ra Bilbon
-Urriak 29, 30 eta 31 Artelekun

DOKUMENTAZIO GUNEA: Urriaren 29tik azaroaren 10era Artelekun

Hirurogeiko hamarkadan sortu zenean, zinema hedatuak zinemak zituen mugak gainditu nahi zituen, pantailatik harantz joz, eta esperientzia berri bat sorrarazi nahi zuen espazioan. Berrogei urte geroago, zinemaren metafora bat da, hain zuzen, esperientziak sortzen dituen, eta errealitatea islatzen, hausnartzen, ekoizten eta aldatzen duen forma horren metafora. Programa honen bidez, zinema hedatuko jarduerak egin nahi ditugu, filmak abiaburutzat hartuta.

Aukeratu ditugun filmak Gerra Hotzaren garaian egin zituzten. Hautu hori ez dugu halabeharrez egin. Ez dugu nostalgiaz jarri nahi Berlingo Harresia erori aurreko hamarkadetara begira, edota ideia modernoen eta ezkerreko utopien heriotza-agiria idatzi aurreko uneetara begira. Proiektuaren asmoa bat dator aholku honekin: hobe da iraganari begiratzea, ikusmugak galdu dituen oraina ulertu ahal izateko eta, era berean, etorkizunean haustura-uneei bide eman ahal izateko. Asmo horren arabera, historia idaztea kulturako itzulpen-ariketa batzuk egitea da; eta, era berean, itzultzea erresistentziako modu bat da, eta unibertsaltasuna lortzeko aukera eskaintzen dio diskurtsoari, “unibertsaltasun” kontzeptua zalantzan jartzen ari den unean.

TALKA EGIN /TALKING! Oier Etxeberriak eta Miren Jaiok koordinatzen duten proiektu bat da, eta ZINEBI 50 programaren barruan dago.

TALKA EGIN/TALKING! PROGRAMA ARTELEKUN

DOKUMENTAZIO GUNEA Urriaren 29etik azaroaren 10era
Artelekuko areto balioanitzean, kontsultarako gunea prestatuko da. Bertan, proiektuaren lehenengo aldian sortutako ikus-entzunezkoen material guztia bilduko da


Asteazkena, urriak 29a 19:30etan Artelekun
Zine animau saioa: LUMIÈRDE - zine animal wave experience photon - ikusi dar dar 
Juan Jose Aranguren & Alex Mendizabal

Osteguna, urriak 30, 19:00etan
Talka egin / Talking! proiektuaren aurkezpena, Oier Etxeberriaren eta Miren Jaioren eskutik
Hombres al sol 107’
Dokumentazio-gunearen inaugurazioa

Ostirala, urriak 31a, 19:30etan
I just wanna be... perfect? bideoaren aurkezpena, Alaitz Arenzanaren eta María Ibarretxeren eskutik.

iCal
Dokumentu Akzioak