Azaroaren
22tik abenduaren 12 arte
 
Koordinazioa: Nerea Zapirain 
Tokia: Arteleku.
 
| 
 Serigrafia
  inprimaketa grafikoko sistema bat da eta euskarri nahiz modu ezberdin
  ugaritan irudiak erreproduzitzeko aukera eskaintzen du. Erabilera askoko
  aplikazioak dituenez oso tresna baliagarria (ezinbestekoa zenbaitetan)
  bihurtu da produkzio artistikoan. 
  Lantegi honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute serigrafia
  teknikaren jakintzan sakondu ahal izateko, baita esperimentazioaren bidez
  serigrafia erabiliz edozein forma artistikoko ideiak garatuz sortutako arte
  proiektuak egin ahal izateko bideak bilatzeko ere. 
   
  Lantegiak bi aldi jarraitu izango ditu: Lehenengo egunetan, lantegiko
  arduraduna den NEREA ZAPIRAINen zuzendaritzapean, serigrafiako
  funtzionamenduan eta oinarrizko prozeduretan lehen urratsak egingo dira eta
  makineria eta tresna bereziak erabiltzen hasiko dira. 
   
  Ondoren eta PEPE ALBACETEren ikuskapen eta aholkularitza teknikoarekin,
  onartuak izan direnek beren proiektuak egingo dituzte serigrafia lantegiaren
  egituraz baliatuta; egitura hori osatzeko kamisetetarako lau besoko makina
  bat eta zeramikazko kalkoetarako labe bat erantsi dira. Halaber, eta
  beharrezkoa izanez gero, Artelekuko azpiegitura orokorra erabili ahal izango
  da: egur, burdin, argazkigintza, multimedia lantegiak eta abar. Erabiliko
  diren materialen kostuaren zati bat Artelekuk ordainduko du ezarritako mugen
  barruan eta proiektu bakoitzaren beharrak kontuan hartuta. 
 |