Serigrafia tailerra
Serigrafia
inprimaketa grafikoko sistema bat da eta euskarri nahiz modu ezberdin
ugaritan irudiak erreproduzitzeko aukera eskaintzen du. Erabilera askoko
aplikazioak dituenez oso tresna baliagarria (ezinbestekoa zenbaitetan) bihurtu
da produkzio artistikoan.
Lantegi honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute serigrafia
teknikaren jakintzan sakondu ahal izateko, baita esperimentazioaren bidez
serigrafia erabiliz edozein forma artistikoko ideiak garatuz sortutako arte
proiektuak egin ahal izateko bideak bilatzeko ere.
Lantegiak bi aldi jarraitu izango ditu: Lehenengo egunetan, lantegiko
arduraduna den NEREA ZAPIRAINen zuzendaritzapean, serigrafiako
funtzionamenduan eta oinarrizko prozeduretan lehen urratsak egingo dira eta makineria
eta tresna bereziak erabiltzen hasiko dira.
Ondoren eta PEPE ALBACETEren ikuskapen eta aholkularitza teknikoarekin,
onartuak izan direnek beren proiektuak egingo dituzte serigrafia lantegiaren
egituraz baliatuta; egitura hori osatzeko kamisetetarako lau besoko makina
bat eta zeramikazko kalkoetarako labe bat erantsi dira. Halaber, eta
beharrezkoa izanez gero, Artelekuko azpiegitura orokorra erabili ahal izango
da: egur, burdin, argazkigintza, multimedia lantegiak eta abar. Erabiliko
diren materialen kostuaren zati bat Artelekuk ordainduko du ezarritako mugen
barruan eta proiektu bakoitzaren beharrak kontuan hartuta.