Serigrafia
Tailerra
2010/06/01 - 2010/06/30

Serigrafia

Parte-hartzaileak

Serigrafia tailerraren helburua artistei aholkua eta laguntza ematea da. Tailerra zabalik dago bertan proiektu artistiko bat garatu nahi duenarentzat, edota aholkularitza teknikoa soilik behar duenarentzat.

Instalazioak erabiltzeko baldintzak

 

Tailerrean egin nahi duzun proiektua aurkeztu beharko duzu, egutegi zehatz bat azalduta.

serigrafia@gipuzkoa.net


Tailerra libre dagoenean erabili ahal izango da, arduradunak emandako irizpideei jarraituz, haren esku egongo baita proiektua aztertu eta baloratzea.

Koordinazioa: Nerea López

-------------------------------------------------------------------


Serigrafia: Esperimentazio eta proiektuen gauzatze ikastaroa

 

Nerea Lópezek eskainia

Data: Ekainak 1etik 30era

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara

Parte hartzaileak: 8 gehienez

Prezioa: 60€

Izena emateko epea: Maiatzak 22a arte. Bidali zure datu pertsonalak, serigrafiarekin duzun esperientzia (izan baduzu), CVa egindako lanen argazkiekin eta burutu nahi den proiektuan erabiliko diren materialekin arteleku@gipuzkoa.net helbidera.

Tailer honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute serigrafia teknikaren jakintzan sakontzeko, baita esperimentazioaren bidez, serigrafia erabiliz edozein forma artistikoko ideiak garatuz sortutako arte proiektuak egin ahal izateko bideak bilatzeko ere.
Tailerra bi fasetan banatuko da; lehenengoa Nerea Lópezek zuzenduko du serigrafiaren funtzionamendua eta oinarrizko prozedurak ezagutzera emanez. Bigarren fasean, proposatutako proiektuak garatu eta gauzatzeko bideak bilatuko dira.

 

Izen-ematea

 

Tailerrean parte hartzeko hautapena tailerreko arduradunak egingo du.

Partehartzaileek tailerraren lehen egunean aurkeztu beharko dute Kutxako 2101/0381/07/000132947/3 zenbakiko kontu korrontean ordainketa egin izanaren agiria. Lanean erabiliko den materialaren kostua Artelekuren kontura doa, arduradunak ezarritako mugaren barruan.

iCal
Dokumentu Akzioak