Performance gora, performance behera
Tailerren zikloa
2009/06/08 - 2009/06/19

Performance gora, performance behera

Parte-hartzaileak Esther Ferrer, Dora García, Nieves Correa, Margarita Aizpuru, Bartolomé Ferrando, Valentín Torrens, Rocío de la Villa, Pilar Albarracín, Maialen Lujanbio, Carlos Tejo
— etiketak: ,

"Hirurogeigarren hamarkadan inork ez zuen galdetzen performance bat «zer» den; izan ere, hitz hori ez zen erabiltzen egun erabiltzen den bezala. Ekintzaren mundua zeharkatzen zutenak gutxi batzuk ziren, eta orokorrean «uhin» berean ez baldin baziren, oso antzeko batean zeuden. Ez zegoen azaldu beharrik, ez irakatsi beharrik, ez zegoen ezaugarriak ikasi beharrik; ez zegoen zertan definitu eta sailkatu. Egin egiten zen, eta hori zen garrantzitsua..."

Denboraren poderioz «birus»a zabaldu egin da, eta onerako (edo txarrerako, gustu guztietako iritziak daude) artearen mundua kutsatu du eta birus gehienekin gertatzen den bezala, «mutatu» egin da. Mutazio hauek guztiak birus honen azterketa beharrezkoa zela pentsatzera eraman zituen bat baino gehiago. Arretarekin aztertu behar zela eta mutazioetatik onak eta txarrak zeintzuk ziren zehaztu. Hartara, adituek teoriak, definizioak eta ondorioak ezarri zituzten. Azken horien artean, bat oinarrizkotzat zutena eta egun askok dutena: jakintza irakaskuntzaren bidez igorri behar da. Horrela sartu zen performance delakoa Arte Ederretako eskoletan eta Unibertsitateetan.


Horiek horrela, asko dira egiteko dauden galderak. Esaterako: egia bada performance delakoaren pedagogia badagoela, ea irakatsi behar den, eta ea irakats daitekeen. Baietz badiogu, zein diren horren arriskuak eta zein abantailak, betiere, arriskurik eta abantailarik badago.

Halaber, performance delakoa dugunean hizpide, berehala sortzen da generoaren gaia. Performance, gazteleraz,femenino singularra da; beharbada, horra zergatik lantzen duten hainbeste emakumezkoek. Gainera, horietako asko eta asko feministak dira, nahiz salbuespenak egon. Maiz eztabaidatu da zein eragin duen feminismoak artean orokorki, eta akzioaren munduan bereziki; ezin ahaztuko dugu emakumezko aitzindari asko dagoela alor horretan. Hori dela eta, interesgarria da zenbait gai aztertzea, hots, zergatia, akzioaren munduan «feminismoak» duen eragina, lehengo eta oraingo proposamen batzuen erradikaltasuna, eta arte mota horren sendotasuna, neurri batean beharbada emakumeei zor bide zaiena.


Eztabaida ireki batean bi gai eztabaidan, perfermancea
bezala, obra irekia izatea ezaugarri nagusi duena, nomada,
forma anitzekoa eta hibridoa.


Esther Ferrer

 

 

ekainak 8tik 12ra. Mintegia. Esther ferrer.

Nire mintegia praktikoa izango da oinarrian. Erabiltzen diren teknika eta teoriak partaideek beren lanaren gainean eta performance delakoaren inguruan lantzen dituztenak izango dira.


Egun bakoitzean, prestatzeko tartea izango da, egiteko tartea eta denon artean hausnartzeko tartea. Ez dira ikastaro teoriko hutsak emango, eta ez da performance historikoen azterketarik egingo; ez da performancearen historia ikasiko. Elkarrizketa eta eztabaida ugari izango dira, eta horietan sortuko dira, zalantzarik gabe, artisten, obren eta mugimendu artistikoen aipamenak.


Nik diot performance batean ezer ez dela finkoa, baizik eta etengabe eraldatzen ari dela; era berean, performance batek ez du helbide finkorik, ez du teoriarik, ez du teknikarik, ez du praktika finkorik. Obra zabala da, diren guztietan zabalena. Bakoitzari dagokio definitzea zer den performance bat, eta hortik abiatuta, egituratzea. Hori izango da ikastaroaren oinarria, alegia, bakoitzak ikus dezan interesatzen zaizkion performance delakoak eta horiek egiteko modu berezia. Ez da historia bera ukatzea, baizik eta ez errepikatzea, ez kopiatzea; horretan datza arriskua, baina baita interesa ere.


Kontua da norberak bere teoria asmatzea, bere teknika eta bere dinamika. Alegia, norberak bere egiteko modua definitzea. Performance bat zer den ez da irakasten; praktikatu egiten da, eta praktika horretan datza «irakaskuntza».

Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara. Parte hartzaileak: Gehienez 15.

Izena emateko epea: Maiatzak 25.

 

 

Uztailak 15etik 17ra. Mintegia. Dora García: "Performance en el espacio público y redefinición del concepto de audiencia".

Akzio bat edo performance bat espazio publikoan erabiltzeak esan nahi du, zalantzarik gabe, akzio hori ikusi edo sailkatu beharrik ez duten eta ulertzeko lanabesak dituztenik ere ez dakigun ikusle edo entzuleak edukitzea aurrean. Beste ikuspuntu batetik, bada jada espazio publikoan bideratu den akzio errepertorio bat, praktika artistikoa izan gabe, modu eraginkorrean moldatu eta gure egin daitekeena. Hirugarren ikuspuntu batetik, ikusle artistiko espezializatua eta lana hartzeko dituzten kodeek eta jarrerek nolabait espazio publikoan egiten den ekintzaren eraginkortasuna murrizten dute. Ikuspuntu horiek guztiek estrategia mordoa aktibatzen dute. Horiek izango dira lantegi honetan ikasgai.

 

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 18:00etatik 20:00etara. Parte hartzaileak: Gehienez 15.

Izena emateko fitxa: maiatzak 25.

 

 

 

Jarduera irekiak

 

Ekainak 11, 19:00etan. Mahaingurua. "Performanceras: cuerpo, género, feminismo y muejeres en acción".

Koordinazioa: Margarita de Aizpuru.

Partehartzaileak: Pilar Albarracín, Rocío de la Villa, Maialen Lujanbio.

 

Performance delakoa, edo akzioa, praktika heterogeneo eta zabala izan da, norabide askotan garatua, eta bere izpirituarekin, gaur egungo praktika artistiko interesgarri askori eragin die.


Perfomanceen jatorrietatik, eta gorputzaren artearen jatorrietatik orokorrean, azken urteetara arte, sortzaile belaunaldi askok mekanismo eta hizkuntza berriak garatu dituzte, eta area artistiko horretan bide zehatz eta sendoak zabaldu dituzte.


Emakumearen gorputza «abian jarri zen» berrogeita hamargarreneko eta hirurogeita hamargarreneko hamarkadetan, eta emakume askok akzioak egin zituzten, geroago performance izena hartuko zutenak, non uztartu zituzten beren gorputzekin gauzatu zuten area artistiko hori eta diskurtso eta esperientzia feministak.

 

 

Ekainak 12, 19:00etan. Perfomance. nieves correa: "biografías del cuerpo"

 

Egunerokoa dut nire lanaren inspirazio. Nire performanceen «egunerokotasuna» ez dago esaten dudan horretan bakarrik. Nola esaten dudan ere bada: nire aurrean, hartzen ditudan espazioetan eta erabiltzen ditudan materialetan. Esan dezadan ukitzen den errealitatetik narrazio desberdinak eraikitzea dudala gustuko.

 

 

ekainak 18, 19:00etan. mahaingurua.: "Es posible una didáctica de la performance?

Koordinazioa: Nieves Correa.

Partehartzaileak: Carlos Tejo, Bartolomé Ferrando, Valentín Torrens.

 

Artea egiteko beste edozein modu bezala, performance delakoa oinarrizko parametro formalek definitzen dute: Denbora - Espazioa - Presentzia. Elementu horiek menderatzeko teknika eskuratzea denbora kontua baino ez da.


Bestalde, asko hitz egin da performance delakoaren izaera demokratikoaren gainean, ez duela-eta trebetasun berezirik eskatzen, ez prestaketa gogorrik ere. Gainera, performance batean gertatzen den guztiak «benetakoa izan behar badu» eta performance baten baitan gertatzen den oro sartzen bada, irakatsi al daiteke performance bat egiten?

 

 

ekainak 19, 19:00etan. performance. dora gracía: "el juego de las preguntas"

Performance horrek infiltrazioaren estrategia eta performer asko erabiltzen ditu, ikusleak ezin bereizi dituenak, eta, horrela, egoera berezi bat sortzen du, non ikuslea parte hartzera behartuta dagoen: zein izaera du agertzen zaion egoera horrek?

Performancea mintegiaren amaierako festan zehar gauzatuko da.

 

 

 

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak