Oteizaindusketak. Oteizaunibertsoan ez ohiko bidetik...
Irakurketa taldea
2008/05/15 - 2008/05/29

Oteizaindusketak. Oteizaunibertsoan ez ohiko bidetik...

Parte-hartzaileak
— etiketak: ,

Maiatzak 15, 22 eta 29 Artelekun Arte Zikloa Jurgi San Pedrok koordinatua. Oteizaindusketak. Oteizaunibertsoan ez ohiko bidetik... arte zikloa Oteizaren pentsamendua nola egituratu zen ulertzen saiatuko da, bereziki lehen urratsetan arreta ipiniz.

"Oteiza bektoreak mugarritu gabe jarraitzen du gure errealitate transkontinentalean. Gure errealitate politiko eta artistikoan utzi zuen arrastoa ezabaezina da.

Inongo adituk ez du ukatuko: Oteizari heltzea eguzkia esku bakarrez estaltzen ahalegintzea da.

Bide marjinaletatik aztertuko dugu artistaren mugagabetasuna, arreta jarriz bere hitz galduetan, zeinetan gauza hutsalek irakaspen handiak aurreratzen baitituzte. Berrogeita hamarreko hamarkada aurreko bere hiru idatzien inguruko irakurketa partekatuaren bitartez, deserriratuta (Madrilen eta Kolonbian, besteak beste) egon zen gaztaro garaitik landu izan dituen topikoak soildu nahi dira, eta ikusi nahi da topiko horiek gure garaira iritsi ote diren eta egun erabiltzen ditugun topikoekin bat egiten ote duten.

Instruktore eta landa-ikertzaile modura zuen profila (diziplinaz gaindikoa) aldarrikatuko dugu. Bere prehistorizismoa eta biziberritzeko premia landuko dugu, arteaz eta lengoaiaz hitz egiteko erabili zuen askatasun epistemikoa aztertuko dugu. Bi faktore horiek, artea eta lengoaia, kultura ororen faktore dira, bizirauteko borrokatzen diren identitate kolektiboen sortzaile dira. Azken batean, bizitza eta heriotza (gainditzeko) kontua da, ezta?". Jurgi San Pedro

*Saio guztiak 18:30etan izango dira Artelekun.

Taldearen partaide kopurua mugatua da eta izena emateko epea zabalik dago. Interesa duenak arteleku@gipuzkoa.net helbidera mezua bidali dezake datu pertsonalak eta kontaktua zehaztuz.

iCal
Dokumentu Akzioak