Hitzaldiak:
(azaroa)
Honen helburua eztabaidarako esparru bat eskaintzea da,
parte hartzen duten sortzaileen aurkezpen publikoen aurretik inolaz
ere; eta horretarako, hainbat tokitatik datozen eta sorkuntzaren
zenbait esparrutan ari diren teorialari eta artisten esku-hartzea ere
izango da.
Ekitaldiak:
(azaroa)
Aukeratutako taldeen diziplina anitzeko aurkezpenak, eta
gonbidatutako artista eta sortzaileen esku-hartzeak. Artista
berriekin batera, ibilbide luzea egina duten artistek ere parte
hartuko dute. Gonbidatutako artista eta sortzaile hauek, sorkuntzaren
hainbat esparrutatik helduko dira, lagundu egingo dute MID_E-k
aditzera eman nahi duen europar sorkuntzaren panorama are
zabalagotzeko.
MID_E
LEHIAKETA
MID_E
nazioarteko lehiaketa Europako artista eta sortzaile berriei
zuzenduta dago; haien lanak, hurrengo sortze-alorretako baten barruan
kokatu behar dira:
-Moda Independentea. Moda alorreko ekimenak,
nahiz komertzializazioaren nahiz sormen esperimentazioaren ikuspegia
dutenak.
-Irudi Elektronikoa. Barne sartzen dira bideo alorreko
sortze-lanak, bideojokeya, multimedia alorreko sortze-lanak, net-art,
cd-art, software-art.
-Dj- Musika Sorkuntza. Musika sortzeko nahiz
discjokeyen eta musikagileen musika birlantzeko proposamenak onartzen
dira, estiloa edozein izan daitekeelarik.
Hainbat adituk
osatutako epaimahaiak egingo duen hautaketa beste artista eta
sortzaile batzuekin elkarlanean aritzeko joera garbia duten parte
hartzaileen aldekoa izango da, MID_Ek diziplinarteko hirukoteak eratu
nahi dituelako. Kolektibo horiek (MID taldeak), lan ildoen arabera
antolatuak, hiru alorretako egileek osaturik egongo dira. Artistek,
bestalde, beren banakako proposamenak koordinatuko dituzte,
partekatua izango duten erakusketa estrategiaren barruan, eta
proposamen horiek horretarako prestaturik egongo diren tailerretan
garatuko dira.
Guztira, nazioarteko bederatzi artista
hautatuko dira, sortze-alor bakoitzeko hiru: Moda Independente
sailean, hiru; Irudi Elektroniko sailean, hiru, eta Dj- Musika
Sortzea sailean, hiru.
Informazio
gehiago: www.mid-e.com
web
gunean topa daiteke.