Litografia teknikekin esperientziak artistentzat
Tailerra
2007/07/02 - 2007/08/31 | arteleku

Litografia teknikekin esperientziak artistentzat

Parte-hartzaileak

Urte askotako bide luzean, Artelekuk urtero antolatu izan ditu artistentzako litografia lantegiak, Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean. Lantegi horien helburua izan da artistak litografiaren tekniketan murgilaraztea. Aurten, berriz ere, estanpazio-prozesua hasieratik bukaeraraino landuko dugu bi lantegi hauetan, eta artistak berak egingo ditu lan guztiak: papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu; betiere, Don Herbert estanpatzaile maisuak gainbegiratuko du prozesu osoa.

Irakaslea: Don Herbert
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez.
Prezioa: 78,13 € ikastaro bakoitza.

Inskripzioa
Interesa duten artista guztiek eska dezakete izen emateko. Izen ematea egiteko fitxa, curriculum vitae delakoa eta burututako obraren kolorezko argazkiak edo diapositibak, beren tamaina zehaztuz, aurkeztuko dira Artelekun ekainaren 25rako, lehenengo lantegian parte hartzeko, eta uztailaren 25rako, bigarren lantegian parte hartzeko.

Lantegiaren arduradunak berak aukeratuko ditu lantegiko partehartzaileak, eta bere erabakiaren kontra ez da apelazio biderik izango. Obrari buruz aurkeztutako argazki edo diapositibek garrantzia izango dute aukeraketa orduan. Lantegirako onarpena pertsonalki jakinaraziko da. Partehartzaileek lantegiaren lehen egunean aurkeztu beharko dute Kutxako 2101/0381/07/000132947/3 zenbakiko kontu korrontean ordainketa egin izanaren agiria. Lanean erabiliko den materialaren kostua Artelekuren kontura doa, arduradunak ezarritako mugaren barruan.

 

Tailerra

Edizio profesionaleko tailerra zabalik dago obra grafikoan interesaturik dauden artista edo editore guztientzat. Maila handiko ekipamendu eta materialez eskaintzen du tailerra Artelekuk, eskuz egindako estanpazioan aditu diren profesionalek digaturik.

Biografia

Don Herbert. Detroit, USA, 1942. Litografia lantegiko arduraduna da Artelekun 1987az geroztik. Maisu estanpatzailea da 1974az geroz; ikasketak Moorehead State University-n egin zituen eta graduondokoak Los Angeles-eko Otis Art Institut-en, Kalifornian. Kenneth Price kaliforniar artistarekin lane gin zuen 1969tik 1972ra bitarte, eta litografo gisa Michigan-eko Lakeside Studio-an. Geroztik, 1974tik 1980 bitartean estanpatzaile gisa sartu zen 15 Taldean.

Madrilen, Don Herbert estanpazio estudioa sortu zuen (19801993) eta 1993an, Don Herbert estudioa Artelekun, Donostian. Eskolak eman izan ditu irakasle gonbidatu gisa ikastegi eta unibertsitate askotan: EHUko Arte Ederretako Fakultatean, Bilbon; Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Arte Ederretako Fakultatean; Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean; Portoko (Portugal) Avore Arte Garaikideko Zentroan; Oviedoko Arte eta Lanbideen Eskolan; Mallorcako Joan i Pilar Miró Fundazioan eta abarretan.

40 herrialde eta gehiagotako artisten lanak estanpatu eta editatu izan ditu. Margolari gisa, bere lanak bilduma ospetsuetan daude, hala nola Madrilgo Reina Sofia Museoan, Cuencako Arte Abstraktuko MUseoan, Gasteizeko Araba Museoan, Madrilgo Juan March Fundazioan, Plácido Arango Bilduman, Francisco Betancourt Bilduman...

iCal
Dokumentu Akzioak