LITOGRAFIA
TEKNIKEKIN ESPERIENTZIAK ARTISTENTZAT
Irakaslea:
Don Herbert.
Lehenengo tailerra: Uztaila 1- 30.
Bigarren
tailerra: Abuztua 4 - 29.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera,
goizez eta arratsaldez.
Prezioa: 78,13€ ikastaro
bakoitza.
TAILERRA
Edizio
profesionaleko tailerra zabalik dago obra grafikoan
interesaturik
dauden pertsonentzat. Maila handiko ekipamendu
eta materialez
hornitutako tailerra eskaintzen du Artelekuk,eskuz egindako
estanpazioan aditu diren profesionalek gidaturik.
IZENA
EMATEA
Izen
ematea egiteko orria,
curriculum vitaea eta burututako obraren kolorezko argazkiak edo
diapositibak, beren tamaina zehaztuz, aurkeztuko dira Artelekun
ekainaren
25erako,
lehenengo lantegian parte hartzeko, eta
uztailaren 25erako,
bigarren lantegian parte hartzeko. Tailerraren arduradunak berak
aukeratuko ditu tailerreko partehartzaileak. Tailerrarako onarpena
pertsonalki jakinaraziko da.
Partehartzaileek tailerraren
lehen egunean aurkeztu beharko dute Kutxako 2101/0381/07/000132947/3
zenbakiko kontu korrontean ordainketa egin izanaren agiria. Lanean
erabiliko den materialaren kostua Artelekuren kontura doa,
arduradunak ezarritako mugaren barruan.