Urte
askotako bide luzean, ARTELEKUk urtero antolatu izan ditu
artistentzako litografia lantegiak, DON HERBERT maisuaren
zuzendaritzapean.
Lantegi horien helburua izan da artistak
litografiaren tekniketan murgilaraztea.
Aurten, berriz ere,
estanpazio-prozesua hasieratik bukaeraraino landuko dugu lantegi
honetan, eta artistak berak egingo ditu lan guztiak: papera prestatu,
estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta
estanpazioa bera bukatu; betiere, Don Herbert estanpatzaile maisuak
gainbegiratuko du prozesu osoa.