"Literatura larrutuz" irakurketa taldea
Irakurketa taldea
2010/03/22 - 2010/05/10 | Dokumentazio zentroa

"Literatura larrutuz" irakurketa taldea

Parte-hartzaileak

Literatura eta gorputzaren arteko harremanaz gogoetabideak zabaltzea izango da irakurketa-saio hauen helburua.

Horretarako, literaturara hurbiltzeko begirada zehatz bat garatuko dugu: gorputzaren eraikuntzaren eta errepresentazioaren inguruko hausnarrera bilduko den begirada. Larruaren geografien inguruko eztabaida honako literatura-lan hauen irakurketarekin zabalduko da: Miren Agur Meaberen Azalaren kodea, Uxue Apaolazaren “Bueltak” narrazioa, Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana, Anjel Erroren Gorputzeko humoreak,  Eider Rodriguezen “Haragia” narrazioa, Uxue Alberdiren Aulki-jokoa. Irakurgai hauen bitartez gorputzaren inguruko hainbat azterbide landuko dira: sexualitatearen eraikuntza, nortasun fisikoaren errepresentazioa, zahartzaroaren zama…

Izena emateko epea: Martxoak 19. Izena emateko zure izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali arteleku@gipuzkoa.net helbidera

 

Eguna: asteazkena, 19:00etan

 

Irakurgaiak:

Martxoak 22: Miren Agur Meaberen Azalaren kodea

Apirilak 12: Uxue Apaolazaren “Bueltak” narrazioa, Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana

Apirilak 26: Anjel Erroren Gorputzeko humoreak 

Maiatzak 10: Eider Rodriguezen “Haragia” narrazioa, Uxue Alberdiren Aulki-jokoa

 

Irakurketa taldea euskeraz aurrera eramango da.

 

iCal
Dokumentu Akzioak