Data: otsailaren 11tik 25era
Lekua: Artelekuko erakusketa aretoa
Artistak: Aitor Isasa, Blanca Lasheras, Graffiti/Dizebi, Ibai Etxeberria, Iker Azurmendi, Ivan Mata, Javier Fernández, Juan Berrozpe, Mikel Telleria, Pablo Fermin, Patricia Gómez, Sebastián Aizpurua.
Zirkuitu honen helburuetako bat sustapen-plataforma izatea da. Kultura sistemaren barruan txoko bat egitea da artista gazteen arazo nagusietako bat, eta honi irtenbidea aurkitzea da proiektu honen bihotza.
Kultur proiektuaren barnean atal garrantzitsu bat arteari eskainita dago. Aurten 12 artista aukeratu dira, Kultur pasatzen den herri bakoitzera obra ekartzen dutenak. Hauei, herri bakoitzera bereziki gonbidatutako artistak gehitu behar zaizkie.
Zirkuitu artistikoak, bere beste diziplinetan bezala (zinea, musika, moda...), bi fronte garrantzitsu dauzka: bata, hartzaileari begira, Gipuzkoako artearen oraina eta etorkizuna komunikatu eta erakusten saiatzeko; bestea, eta garrantzitsuena, Kulturrek artistek bere obra ezagutzera eman eta bere karrera artistikoen plataforma gisa erabiltzeko ematen duen aukera da.