"Itxaropenaren eta etsipenaren artean" irakurketa taldea
Irakurketa taldea
2009/11/05 - 2010/01/14 | Liburutegia

"Itxaropenaren eta etsipenaren artean" irakurketa taldea

Parte-hartzaileak

Amestutako paradisuak ikusiz edo infernuetara jaitsiz, ez-leku zoragarrien eta ezertarako nahi ez ditugun beste leku haien arteko kulunkada pendulu-mugimendu etengabea da gizakien bizitzan. Dirudienez bidaia horretan egi bihurtzen da esaerak dioena, hau da, zain dagoena beti larri, batzuetan behintzat.

Koordinazioa: Iñaki Urdanibia

Lekua: Artelekuko mediateka

Ordutegia: 19:00etan

Izena ematea: Bidali zure datu pertsonalak arteleku@gipuzkoa.net helbidera

 

Azken finean, bizitza itxaronaldien bilketa da orokorrean:  helduak izatea, azterketak gainditzea, nahi den lana aurkitzea, zure bizitzako pertsonarekin elkartzea (printze urdina edo printzesa arrosa), gaixoak sendatzeko itxaropena du, jokalariak saria eskuratzekoa, autobusaren zain ez zaudenean, etab., etab., etab. Eguneroko eremu pertsonaletik historiaren eta ideien eremura joaten bagara, testu itxaropentsuak eta/edo etsituak aurki ditzakegu.  Izan ere, Ilustrazioak itxaropena zuen gizadi orekatu batean, eta haren ordezkari nagusienetako bat Immanuel Kant izan zen. Kanten filosofiaren zati batek erantzuna eman nahi zion galdera honi: “zer espero behar dut?”, eta gizadia bide onean zihoala frogatzen zuen seinale bat aurkitu nahi zuen (bere ikuspegitik seinale hori rememorativum, demostrativum, pronosticum izan behar zuen). Betidanik, onena lortzeko bideak bilatu ditu gizakiak: Agindutako lurraldeak, Eldoradoak, urrezko ardi-larrua, lurreko paradisua eta “esnea eta eztia darizkion lurraldea” (Exodoa, XIII); Blochen itxaropen printzipioa oinarritzat hartuta, gehienetan kontrako bidea hartu duen printzipioa, aurre egin nahian zebiltzan botereen alderantzizko karikatura gaizto gisa abian jarritako utopiak ikusi ondoren. 


Literaturan argi ikusten da badaudela itxaropena sortzen duten promes ereduak eta baita nora joan behar ez den abisatzen dutenak ere, izan ere, Danteren infernuan bezala, atalasea pasatu bezain pronto itxaropen guztia galdu behar da.  Dino Buzzatiren pertsonaia gogoratu dezakegu, hemen irakurri genuen obra baten pertsonaia, hain zuzen: Tartaroen basamortua, heriotzaren zain dagoenaren prototipo gisa.

 

Oraingo honetan proposatutako irakurketak goian aipatutako gaien artean mugitzen dira.
Azaroak 5,  W ou le souvenir d’enfance (W edo haurtzaroko oroitzapenak) Georges Perec
Azaroak 26,  Le rivage des Syrtes (Syrteetako herbehereak) Julien Gracq
Abenduak 17, Waiting for the Barbarians (Barbaroei itxaroten) J.M. Coetzee
Urtarrilak 14, Godot-i itxaroten Samuel Beckett

 

Irakurketa taldea gaztelaniaz izango da.

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak