Errore Kodea
Taller
2009/04/14 - 2009/05/29

Errore Kodea

Parte-hartzaileak Iñaki Gracenea, Darío Urzay
— etiketak:

Teknika jakin batean bakarrik oinarritzen den tailer bat proposatzeak praktika artistikoari mugak jartzea dela pentsa dezakegu, baina ez dezagun har teknika eginkizun bat bezala edo menderatu beharreko zerbait bezala, baizik eta esperimentazio eta mestizaje leku bat bezala. Irudiak eraikitzeko prozesu orok teknika du informazioa bere baitan bideratzeko tresna. Berezitasun hori izango da, teknikak datuak eta modu propioak ematea, serigrafian garatuko duguna. Izan ere, serigrafia praktika zabala da, eta aurkezten diren proiektuen araberako aukera hibridoak eskaintzen ditu.

Tailerrak lan proposamen bat luzatuko du, eta bertan proiektuak denon artean eztabaidatuko dira, alderdi diskurtsiboa eta praktikatik abiatutako burutzeko moduak aztertuz. Tailerrak serigrafiaren alderdi ezohikoenean jarri nahi du indarra, teknikak dituen aukerak zabaldu nahi ditu, estrategiak nola zabaltzen diren galdetu, eta nola sortzen diren baldintzak aztertu. Hartara metamorfosi noranzkoetan abiatzeko, maila espresibo, formal, zein lan prozesua indartzen eta garatzen duten beste teknika eta hizkuntza batzuen arteko trukaketa du xede.


Nire lanaren zati bat irudiak nola eraikitzean datza, nola irakurtzen ditugun eta nola jasotzen ditugun aztertzea. Horretan guztian beti bilatu dut harridura, non irudiak bere burua aldarrikatzen duen aukeratzen den euskarriaren bidez. Nire asmoa tailerrean nire azken proiektuaren zati bat garatzea da eta taldeari nire lan prozesuak azaltzea. Halaber, partaideen interesak kontuan hartuta, beste artista batzuen lanetara gerturatuko gara ikuspuntu desberdinak ikusteko. Plazaratzen diren gaien inguruko gerturatze horien bila, Dario Urzayren ekarpena izango dugu.


Iñaki Gracenea

iCal
Dokumentu Akzioak