El taxista ful
Aurkezpena
- 2006/06/20 11:20 am - 11:20 am

El taxista ful

Parte-hartzaileak

Espai en Blanc-ek Jo Solek zuzendutako eta Donostiako 2005eko Zinemaldian aipamen bat irabazitako "El taxista ful" filmean parte hartu du. Filmean elkarlana izan da nagusi eta, beste askoren artean, La Oficina eta Miles de Viviendaseko lagunek parte hartu dute ere.

Estreinaldia: Ekainaren 16an, Donostian.

Aurkezpena Artelekun asteartean, ekainak 20.

Gonbidatuak: Jo Sol, filmearen zuzendaria, Santiago López Petit, Espai en Blanc-eko kidea eta Santi Eraso, Artelekuko zuzendaria.


FILMEAREN SINOPSIA

Jose R.-ek Bartzelonan egiten du lan taxi-gidari gisa. Bere bizitza beste edozein taxistarena bazalakoa izango litzateke, berak gidatzen dituen taxiak lapurtuak direlaren desberdintasunarekin. Josek lapurtu egiten du lan egin ahal izateko.

Nola iritsi daiteke horrelako zentzugabeko egoera batera?

Ero bat da, ala Sistemaren logikak halako paradoxara erremdio gabe bultzatu duen lanik ez duen langile bat?

www.zip-films.com/taxistaful/index.html

 

Kolektibo parte hartzaileak:

Espai en Blanc             http://www.espaienblanc.net/

Oficina 2004                http://sindominio.net/ofic2004/

Dinero gratis                 http://www.eldinerogratis.com/

Miles de viviendas       http://sindominio.net/miles/

 

Jo Solek zuzendutako eta Donostiako 2005eko Zinemaldian aipamen bat irabazitako filmea elkarlanaren fruitua da, amateur praktikatik jaiotako ikerketa lana da, eta bertan La Oficina, Miles de Viviendas eta Espai en Blanc bezalako zenbait talde sozial eta independentek parte hartu dute. Azken honek, egun hauetan, Artelekurekin elkarlanean "El otro movimiento obrero o prácticas anticapitalistas de autoorganización y acción directa durante los años 70" proiektua aurrera eramaten ari da. Izenburu honek beste langile mugimendua jakitera eman nahi duen proiektu konplexuari titulua ematen dio. Beste terminoarekin Espainiar Estatuan 70. hamarkadan bereziki garatu ziren norbanako antolaketa praktika antikapitalista eta zuzeneko akzioak izendatzen dira. Indar handia izan zuen beste mugimendu hau diktaduraren kontrako greba eta istiluen atzean dago, askotan oraindik legearen kontrakoak diren alderdi eta sindikatoak alde batera utzita borroka autonomoetan parte hartuz.

Proiektu honek oroimen historikoa berreskuratu nahi du. Baina ez bakarrik; historiaren irakurketa hau gaurtik aurrera egiten baita. Gaur egungo lan ezegonkorra, kapitalaren eromena... ezin dira ulertu beste mugimendu hau garaitua izan zela kontuan izan gabe. Egungo errealitate hau ulertzeko saiakera honetan kokatzen du Espai en Blanc kolektiboak "El taxista ful" filmearen errealizazioa, Estatu osoan ekainaren 16an estreinatzen delarik.

 

Filmearen webgunea

 






iCal
Dokumentu Akzioak