DINAMIK(TT)AK
sormenari buruzko auzolandegia da. Sormenaren inguruko ikasketak
(moda, arte ederrak, arkitektura, diseinua, publizitatea,
komunikazioa, zinea…) egin nahi dituzten batxilergoko azken urteko
eta erdi mailako zikloko ikasleei zuzendua dago. Ekimenaren helburua
da irudikapen plastikoa bideratzeko teknikez haratago,
sormen-prozesuak errealitatean eta gizartean eragiteko tresna gisa
ulertzea eta lantzea.
Auzolandegian tailerrak, irteerak,
eztabaidak, pelikulak, kontzertuak eta taldean burutu beharreko lanak
uztartuko dira. Partehartzaileek zenbait sortzaileren lana ezagutzeko
aukera izango dute eta beraiekin elkarlanean jardungo dira. Gainera,
teknologia berriak (ikusentzunezkoak, mugikorrekin grabatutako
filmak, webgune sozialak...) eta izaera plastikoagoa duten beste
batzuk (performance, moda, diseinua, serigrafia, marrazkia...)
elkartzea ahalbidetuko duten ekintzak egingo dituzte.
Parte
hartzeko deialdia zabalik dago ekainaren 13 arte. Oinarriak
www.dinamikttak.com
webgunean daude kontsultagarri.